2013/02/14

San Valentin Eguna

                                               San Valentin eguna
Joan den otsailaren 14an izan zen San Valentin eguna, eta era guztietako iritziak ditu jendeak gai horren inguruan. Askorentzat, maitasunaren zaindaria da; besteentzat, aldiz, saltoki handien asmakizuna. Badaude arrunkeria hutsa dela pentsatzen dutenak ere. Edonola ere, “bikotearen eguna” ospatzeko eguna bihurtu da San Valentin. Eta zuk zer diozu? Gogoko al duzu egun hori? Ospatu al duzu?
Bada, San Valentin eguna, gizon baten omenez ospatzen hasi zen erromatar garaian. Garai hartan, kristautasuna debekaturik zegoenean eta heriotzarekin zigortzen zenean, aipaturiko gizon honek bikoteak ezkontzen zituen kristautasunaren erritua jarraituz, baina haien bizitza arriskuan jartzen zituzten haien ideiak defendatzarren.
Gaur egun ordea, San Valentin eguna ospatzeko aukera dago eta “valentin” izeneko maitasun-nota batzuk eta arrozak elkartrukatuz (gorriak, maitasuna sinbolizatzeko, zuria, bakea sinbolizatzeko eta horia, adiskidetasuna sinbolizatzeko) ospatzen da, nahiz eta azken aldian, internet-aren eragina dela eta, postal birtualak bidaltzeko ohitura haundiagotu egin dela.
Eta zuek San Valentin ospatzeko ohitura duzue?
AG
AR