2011/02/27

"Laudioko udala" XX ipuin lehiaketa by AA



Kaixo mariñelok!

-Ipuin lehiaketa honetan, guk, hau da, Lehen Hezkuntzako ikasleak umeen mailan parte hartuko dugu, hiru maila daudelako eta hori baita gurea, jaiotegunaren arabera.


-Gazteleraz zein Euskaraz idatz dezakezue batera zein bestera aurkeztu ahal izango delako.


- Gaia librea da, baina originala eta bakarrak izan behar da.


-Ezin dira 2 orrialde baino gutxiago izan ez 6 orrialde baino gehiago.


-Kopiekin batera, datuak jarri behar dira (izena, abizenak, helbidea, telefono eta jaio data; gure kasuan baita ere zein ikastolan gauden eta zein kurtsoan). Eta gutunazalaren kanpo aldean eta kopietan, lanaren izenburua eta maila ipini behar da, baina ez da agertu behar idazlearen identifikazio daturik.


-Umeen mailan, 1. saria 120 euro, diploma bat eta egun bateko 55 plazatako autobus irteera; 2. saria 60 euro eta diploma; eta 3. saria diploma.


Zuen ipuinak berreskuratu nahi badituzue, sari banaketatik 30 egunetara, Kultur Etxeko bulegoan jaso ahal izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen zapaldu.


Egilea: Txo AA

3 comentarios:

  1. Oso interesarria izango da lehiaketa horretan parte hartzea eta nik jakin nahi dut nork parte hartuko duen lehiaketan , beraz esan, bale?

    ResponderEliminar
  2. Nik laguntzen zaitut, nahi baduzu!

    AA: Enter gehiegi sartu dituzu ezta?

    ResponderEliminar
  3. Jeje, ba ez dakit, gordetzerakoan gehiago jartzen ziren edo agian enterrak oso zabalak ziren.

    ResponderEliminar

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!