2011/11/28

Zenbat gaude?

Kaixo mariñelok, Gaur pentsatzen egon naiz, ia zenbat irakurle dituen blog honek. Badakit, Suek irakurtzen duela, sarritan erantzuten baitu. Seguruenik google reader erabiltzen duelako... Zenbat zaudete? Iruzkinetan sinatu mesedez.

2011/11/25

Ostiraleko bideoa

Kaixo Pottokiok!

Ostiral honetan Hallelujah kantari buruz hitzegitera noakizue. Kanta hau Leonard Cohen-ek idatzi zuen 1984. urtean, eta Various Positions izeneko diskan argitaratuta dago.
Kanta honek sekulako arrakasta izan zuen, eta oraindik, gaur egun, bertsio pila bat entzun daitezke musikari modernoren eskutik. Rolling Stone aldizkariak, historiako kantarin onenen zerrendan 259. kanta dela dio.
Niri partikularki hau da gehien gustatzen zaidana, bereziki abesten duen laugarren mutilaren ahotsarekin.
Dena den Leonard Cohenek berak egindakoa oso polita iruditzen zait. Bai originala (1984.ekoa):


Zein modernoa:



Ospetsuena, seguruenik, Rufus Wainwright-ena izan daiteke, Shrek filmaren soundtrack-ean agertzen baita.



Jeff Bubkley-ek ere pianoa kendu eta kitarrarekin egin zuen bertsio bat.

American Idol-en ikusitak ere ez dira baztertzekoak:




Eta zuei, zein da gehien gustatu zaizuena?

2011/11/18

2011/11/09

Aneri lagundu!

Kaixo Mariñelok!

Gaur laguntza eskean nabil. 4. mailako Ane Marcoren arte-lana aukeratua izan da, PINerako lehiaketa batean. Botua besterik ez da eman behar, beraz, klik egin hemen eta 2. laminari botoa eman mesedez.

Eskerrik asko!

Sinfonía Masiva

Kaixo Mariñelok!

Ostiralean, lehendabiziko jarduera mundiala ospatuko da. Jarduera honetan parte hartzea edo ez zuen esku dago, baina kontua izan munduan, pertsona asko izango garela une magiko horretan Ludvig Van Beethoven-en 5. sinfonia entzungo dugunok.
Momentu bakarra izango da, eta une horretan musikak lotuko gaitu!
Lotura gauzatzeko mobiletarako aplikazioak sortu dituzte, munduko sinfonia guztiak une berdinean entzuteko.
Informazio gehieago hemen eta ondorengo bideotxoan:

Animatzen zarete?

2011/11/02

Palindromoa

Kaixo Maniñelok!

Gaur egun palidromoa da. Zergaitik?

Hortxe dau desafioa!