2011/11/28

Zenbat gaude?

Kaixo mariñelok, Gaur pentsatzen egon naiz, ia zenbat irakurle dituen blog honek. Badakit, Suek irakurtzen duela, sarritan erantzuten baitu. Seguruenik google reader erabiltzen duelako... Zenbat zaudete? Iruzkinetan sinatu mesedez.

2011/11/25

Ostiraleko bideoa

Kaixo Pottokiok!

Ostiral honetan Hallelujah kantari buruz hitzegitera noakizue. Kanta hau Leonard Cohen-ek idatzi zuen 1984. urtean, eta Various Positions izeneko diskan argitaratuta dago.
Kanta honek sekulako arrakasta izan zuen, eta oraindik, gaur egun, bertsio pila bat entzun daitezke musikari modernoren eskutik. Rolling Stone aldizkariak, historiako kantarin onenen zerrendan 259. kanta dela dio.
Niri partikularki hau da gehien gustatzen zaidana, bereziki abesten duen laugarren mutilaren ahotsarekin.
Dena den Leonard Cohenek berak egindakoa oso polita iruditzen zait. Bai originala (1984.ekoa):


Zein modernoa:



Ospetsuena, seguruenik, Rufus Wainwright-ena izan daiteke, Shrek filmaren soundtrack-ean agertzen baita.



Jeff Bubkley-ek ere pianoa kendu eta kitarrarekin egin zuen bertsio bat.

American Idol-en ikusitak ere ez dira baztertzekoak:




Eta zuei, zein da gehien gustatu zaizuena?

2011/11/09

Aneri lagundu!

Kaixo Mariñelok!

Gaur laguntza eskean nabil. 4. mailako Ane Marcoren arte-lana aukeratua izan da, PINerako lehiaketa batean. Botua besterik ez da eman behar, beraz, klik egin hemen eta 2. laminari botoa eman mesedez.

Eskerrik asko!

Sinfonía Masiva

Kaixo Mariñelok!

Ostiralean, lehendabiziko jarduera mundiala ospatuko da. Jarduera honetan parte hartzea edo ez zuen esku dago, baina kontua izan munduan, pertsona asko izango garela une magiko horretan Ludvig Van Beethoven-en 5. sinfonia entzungo dugunok.
Momentu bakarra izango da, eta une horretan musikak lotuko gaitu!
Lotura gauzatzeko mobiletarako aplikazioak sortu dituzte, munduko sinfonia guztiak une berdinean entzuteko.
Informazio gehieago hemen eta ondorengo bideotxoan:

Animatzen zarete?

2011/11/02

Palindromoa

Kaixo Maniñelok!

Gaur egun palidromoa da. Zergaitik?

Hortxe dau desafioa!

2011/10/17

Tetris 3D

Kaixo Mariñelok!

Geometrian eta 3D ikusmena garatzeko oso egokia den jolasa Blockout deitzen da. Oso interesgarria!
Windowsdunentzako deskarga linka hau da, eta Linuxeroentzako hau (Mac OSentzako ez dut aurkitu).

Dena den hemen online jolas daiteke.

Ala ba! Agur!

2011/10/14

Ostiraleko bideoa

Kaixo Mariñelok!
Hona hemen ostiraletako bideoa, oraingoan nahiko flipantea ezta?

2011/10/13

Euskarari bai!

Kaixo Piratak!

Ikastolen mugimenduaren 25. urteurrena ospatzen da aurten, eta Federaziokoak badabilz bideo polit bat grabatzen. Bertan zenbait ikastoletako ikasleak agertuko dira, eta nola ez, Lauro Ikastolako LHok ere!

Hona hemen lortutako bideo kaxkarra!

Espero dut, nirea baino hobea izatea teknikariak lortu duena, bestela... jojojo!

2011/10/07

Ostiraleko bideoa

Kaixo Mariñelok!
Dakizuenez herenegun Steve Jobs, Apple entrepresaren buru, hil egin zen.Tipo bitxia izan omen zen eta ondoren agertzen den bideoa ikustea proposatzen dizuet. Ia nork ulertzen duen.

Aprobetxatu iruzkinak zuen eritzia emoteko, ok?

2011/10/02

Google Reader

Kaixo Mariñelok!

Hona hemen bideotxo pare bat Google Readerren erabilera pixkat ezagutzeko.





Ea ba... agur!

Litsarreri interegarria

Kaixo Mariñelok!

Beitu zer nolako irudimentsuak diren zenbait programadore! Zoazte http://www.drawastickman.com/ eta gozatu!

Gustatu bazaizue, klikatu "Atseguin dut" botoian.

2011/09/20

Asmakizuna


Uniformedun gudaria
zuri eta gorriak,
gerra ostean, ordea,
buru beltza eta erreak.
Zer da?

2011/09/08

Erabaki beharrezkoa

Kaixo marinelok!

Uste dut ordua iritsi dela erabakitzeko bloga erabiltzen jarraitu nahi badugun edo borratzea nahi badugun.

Nik nahiago dut bloga erabiltzen jarraitzea eta nik oso gustura sarrerak eta iruzkinak jartzean parte hartuko nuke blogean.

Zer nahi duzue zuek?

Agur marinelok! Ondo pasa!

2011/07/20

Sorpresa!!!!!!!!!!!

Arreba barria dut!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Naia deitzen da!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Txinatarra da!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
18 egun egon naiz txinan eta oso ondo pasatu dut Pekinen eta Goangzon

by IV

2011/06/30

Ideia bat

Kaixo marinelok!

Zer iruditzen zaizue, zer gelatan zaudeten dakizuenean, sarrera honen iruzkinetan jartzen baduzue?

Eskerrik asko. Agur! Ondo pasa oporrak!

2011/06/21

Gaur uda hasten da

Gaur bertan arratsaldeko 19etan uda ofizialki hasiko da. Hau da, gaur gure planeta eta Eguzkiaren arteko distantzia maximoa izango da. Dakizuenez lurraren ibilbideak eguzkiaren inguruan ez du zirkunferentzia bat irudikatzen elipsea baizik. Beraz gaurtik aurrera gure arteko distantzia gero eta txikiagoa izango da.
Lurraren ardatzaren inklinazioa dela eta, eguzkiak gure paisaian punturik altuena hartuko du eta ondorioz gaur urteko egunik luzeena da eta gaurik laburrena. Gaurtik aurrera, beraz, gauak gero eta luzeagoak izango dira.

Ba al dakizue zer nolako erritoa ospatzen dugu gau laburrera igarotzeko? Ba al dakizue noiz gertatuko da alderantzizko gertaera?

2011/06/17

AMZ


Kaixo marinelok!

Agian ez duzue iruzkin bat ere ez jartzen, baina berdin da...
Esan nahi dizuedana da, denon arteko diskursioak kenduta, (beti bezala), ondo eraman garela denok denekin. Inportanteena lagunak garela eta banatu arren batera egongo garela da. Espero dut Jackek gutaz rekuerdo on bat eraman izanaz.

Asko maite zaituztet klase!
Ondo pasa oporretan!

Pau

Gabon Piratak!

Banabil Pau izeneko tipo bati buruz zerbait ikasten... Gaztea izanik zenbait gauza baditu irakasteko. EyeOS sistema eragileraren sortzailea da. Sistema Eragile hau "hodeia"-n oinarrituta dago, eta Pau-ek asmatu zuen orain dela urte pilo bat Googleen Google Apps oraindik martxan jarri gabe zegoenean... beraz aintzindaria dela esan dezakegu. Gehoago ikasteko, hona hemen bideo pare bat. Bata Buenafuenten, eta bestean konferentzia batean...

Ia zerbait ikasten duzuen...



2011/06/15

Kaixo piratak:
Gaur, gelan, Ingurumenaren aurkezpena egin dugu eta esteka batzuk ipini ditugu. Esteka horiek hemen daude, norbaitek informazio gehiago nahi badu:
  • Hemen Primo de Riveraren Informazio gehigarria aurkituko duzue.
  • Espainako Historia blog honetan aurkituko duzue.
  • Alfontso XIII. ren Historia hemen aurkituko duzue.
  • Hemen Informazioa Euskaraz.
  • Hemen Lehen mundu gerraren informazio gehigarria dago.
  • Bigarren mundu gerraren informazioa blog honetan dago.
  • Azkenik, hemen Estatu Batuak botatako bi bonba atomikoen videoak daude.

2011/06/10

MATEMATIKAKO PROBLEMA

Portik jarritako buruketa hau ondo egiten duenak positibo bat edukiko du matematikan.
MATEMATIKAKO BURUKETA

2011/06/09

Nire abestirik gustukoena by P.M

Habbolike

Kaixo marinelok.

Habboilike
habbo moduko bizitza birtual bat da. Nahiko nuke habbolike egitea , egin ditudalako sala batzuk !aterropixtaK-en eta gure gelaren omenez. Espero dut egitea oso ondo dagoelako eta gainera dirua daukasu. Dohainik da.
Agur lagunok.

2011/06/07

Musika

Kaixo marinelok!

Sar zaitezte esteka honetan eta ikusiko duzue musikako txirularen abestia. Hemen doa:
http://odiseaa-1.blogspot.com/p/musika_06.html

Eskerrik asko!
Agur marinelok!

2011/06/06

Alfabeto Morse

Kaixo marinelok:

Lehen gelan, Jack-ek esan duenen Alfabeto Morserena nik erabaki nuen sarrera egitea, eta emen duzue:

  • A = Alfa
  • B = Brabo
  • C = Charli
  • D = Delta
  • E = Eco
  • F = Foxtrot
  • G = Golf
  • H = Hotel
  • I = India
  • J = Juliet
  • K = Kilo
  • L = Lima
  • M = Mike
  • N = November
  • O = Oscar
  • P = Papa
  • Q = Quebec
  • R = Romeo
  • S = Sierra
  • T = Tango
  • U = Uniform
  • V = Victor
  • W = Whiskey
  • X = Xray
  • Y = Yankee
  • Z = Zulu

Gure jakintza, gure askatasuna

Kaixo mariñelok!

Euskera orduan, ulermena zuzentzen ari giñenean, Jack-ek nire testua blogean jartzeko esan dit eta hemen doa:

Nire ustez irakaslea proposaturikoa da asmakizunik onena. Argi dago inteligentzia dela animalietatik bereizten digun diferentzia garrantzitsuena eta hori hitzen bitartez adierazten da. Hitzekin esaldiak sortzen ditugu eta esaldiekin hizketaldiak. Horrela, gure burua garatu egiten dugu eta animalietatik gero eta gehiago aldendu egiten gara.

Hala ba mariñelok! Ia gustatzen bazaizue!

2011/06/02

Proposamen berri bat!!

Kaixo piratak!
Denbora gutxi falta denez, proposamen berri bat jarri nahi dut.
-Geratzen den denboran bakoitza bere abesti gogokoenaren bidoa jarri. Gero zerrendaz hurrengoa jarri.
Nire bideorik gogokoena hau da:

Scratch Eguna ETBn

Kaixo Piratak:

ETBn Scratch Egunari buruzko erreportai txiki bat ematera doaz. Baina nik sarean topatu dut eta hemen dago!! Dena den zuzenean ikusi nahi badituzue domekan izango da 10:30 eta 15:00etan.

Nik dut Nik programan Scrathc Egunaren ereportaia

Kaixo piratak! Gaur Borjak ezan duenez NikdutNik katean Scratch Egunaren erreportai bat emago dute. Igandean ematera doaz goizeko 10:30etan erderaz ETB2an eta arratsaldeko 15:00etan ETB1an. Ikusteko joan hona.

2011/06/01

Borjaren iPad berria

Kaixo piratak sentitzen dut sarrera hain berandu jartzea. Ba al dakizue Borjari iPad-a oparitu diogula? (mode ironik off). PMren ideia izan zen, eta PMren aitak egin zuen posible guri ofertatxo bat egiten.


iPad-a Applek egindako tableta bat da. Sentsore batzuk ditu (Acelerometroa, mudimendukoa...), jolask instlatu ahal dira iTunesen bitartez. iOS 4.3 sistema eragilea dute eta 3Grekin edo WI-FIreki erosi ahal duzu. Espainan 2010ko maiatzak 28an atera zuten merkatura.

2011/05/24

Kherau ''Zortzi nobio''-en letra

Kaixo mariñelok!

Lehen, klasean, Kherau entzuten egon gara eta Jackek esan digu abesti biren letrak ikasten baditugu, Ibon etorriko dela guri abestera. Guztiak irrikan gaudenez hori gertatzeko, hementxe jarri dizuet ''zortzi nobio''-en letra. Espero dut gustoko eukitea.



Neska politte dago Laukizko herrien;
zortzi nobio ein deittuz urte bi t´erdien.
Ez ibil bazan beti fineza garbien:
zortzigarrena deuko inozko larrien.

Lehelengo nobioa ei zan kuberue,
mutil galanta baina bekoki pardue.

Bigarren nobioa zan zapatarie,
koxoa ixen ezpalitz konsolagarrie.

Hirugarren nobioa dogu alargune,
baztar askon jaubie, erederu jaune.
Euki ezpazittuzen etxe bete ume egie da zeozer egingo gendune.

Neska politte dago ...

Laugarren nobioak falta deu andrie,
alargune da eta errentadorie.

Bosgarren nobioa dogu (i)Eusebio;
egunen pezeta bi deukoz diario.

Seigarren nobioa Eustakio “Eulie”,
prakazar inuzente, koittedu pobrie.
Euki zendun zuk nigez ezkondu gurie,
baina (i)eragin neutsun erretiredie.

Neska politte dago ...

Zazpigarren nobioa dogu Eugenio;
hari bere izen neutsen hainbet amodio.
Hagaz ezkontzearren larga Eustakio;
hara hemen non deuketan hainbeste nobio.

Zortzigarren nobioa Jose (i)euzokoa,
hamazazpi urteko mutil ditxosoa.
Guztiz nago zeugana amodiosoa;
zeuk izen berko dozu neure (i)esposoa.

Neska politte dago ...

Zortzi nobio eta zortzi amodio;
Josepa akorda zaittez nor dan Eustakio.
Hamaka demonino bajagok munduen,
Josepa lehengusinek engaina nenduen.

Ala ba, mariñelok! Hurrengo pausua ikastea da!

2011/05/21

2011/05/19

Alemania (Deggingen)




Aste santu honetan Alemanian egon naiz. Sorpresa itzela izan da nire lehengusuarentzako ez zekielako eser. Paskuas garaian heldu nintzen. Alemaniako Legolandera joan ginen atrakzioak legozkoak ziren. Parkea oso handia zen. Gauza mordoa zeuden: legozko mini hiri batzuk, zinemak, fabrika bat...Oso ondo zegoen eginda dana. Legozko pertzonak bazeuden eta zuk egindako auto batekin lehiaketak egiten ziren. Hoberena izango da zuek zuen begiekin ikustea azalduta tzarragoa baita. Bisita amaitu eta gero bakarrik legozko gauzak saltzen zuten parkeko denda batera joan ginen. Askenik, beste egun batean, bobban izeneko tramankulu batzuetara joan ginen. Mendira igo eta jaisten zinen rail batzuetatik nahi zenuen abiaduran. Agur lagunok, ea egunen baten animatzen zareten eta zatozten.Scracheroentzako ondo egongo litzateke hara joatea.
Kaixo Scratcheroak!

Bagoaz txiri-txiri gure produktuak bukatzen. Hona hemen !aterropixtaK-ek egindako zubiaren bideoa.



Aurrerantzean beste bideo batzuk ikusiko ditugu. Ia bihar grabatzen ditudan! :-)

2011/05/17

Trafalgarko Gudua by AC

Kaixo piratak! Jackek zerbait esan zigun ingurunen espainiar itsas armada batek porrot handi bat egin zuela, eta makina bat hildako egon zirela? Ba hemen doa imformazio gehiago.

Trafalgarko gudua 1805eko urriaren 21ean Trafalgar lurmuturrean (Cadiz, Espainia) gertatutako itsas borroka izan zen, Napoleondar gerren barruan.

Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. 3.500 pertsona inguru hil ziren borroka honetan, gehienak espainiar eta frantsesak. Hogeita zazpi gerraontzi britainiarrek, Nelson almirantea burua zutela, hogeita hamahiru frantziar eta espainiar gerraontzi garaitu zituzten, Pierre Villeneuve almirantea buru zutela. Frantziar-espainiarrek 22 ontzi galdu zituzten, britainiarrek bat ere galdu gabe.

Britainiarren nagusitasuna itsasoan, aurreko mendean zehar eskuratua, berretsi zuen garaipenak. Gainera, Nelsonek erabaki zuen ohiko estrategiatik aldentzea, eta, etsaien aurrean itsasontziak lerrokadura berean kokatu ordez (hala zeinuak errazago egiten ziren, zailagoa zen sakabanatzea eta jomuga garbiago zegoen), britainiarren itsasarmada txikiagoa bi lerrotan paratu zuen, etsaien ontziteriaren aurrean. Eta emaitzak ezinhobeak izan ziren.

Nelson borrokan hil zen, gerra heroi bihurtuta. Frantziar eta espainiar armada batuaren burua, Pierre de Villanueve atzeman zuten, Bucentaure ontziarekin batera. Federico Gravina espainiar almiranteak alde egin zuen ontziteriaren gerakinekin, eta hilabete batzuk geroago hil egin zen borrokako zauriak zirela-eta.

Trafalgarko gudua
(Gerra Napoleondarrak)


Nelsonen  estrategia.
Borrokalariak
Flag of the United Kingdom.svg
Erresuma Batua
Flag of France.svg
Frantzia
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg
Espainia
Indarrak
27 gerraontzi eta bestelako 6. Frantziak: 18 gerraontzi eta bestelako 8.
Espainia: 15 gerraontzi
Biktimak
26.662 hildako
458 hildako
1.208 zauritu
7.000 atzemandako
21 itsasontzi atzeman
itsasontzi bat hondoratu
Frantziak: 2.218 hildako
1.155 zauritu
Espainia: 1.025 hildako
1.383 zauritu


Agur!





2011/05/16

Dictado Tema 13

(Tema 13) La Coma y El Punto y Coma

2011/05/15

NItokrisen sandalia



Kaixo marinelok!


Hemen doa Nitokrisen sandaliaren elezaharraren laburpena:


Egiptoko herrixka batean, neska eder bat bizi zen. Herriko denak beraz maiteminduta zeuden, alkatearen seme harroputza barne. Egun batean, bainatzen ari zela, alkatearen semea heldu, eta handik ateratzeko esan zion, berarekin hitz egin behar zuen-eta. Orduan, faraoiaren belatz sakratuak, Nitokrisen sandalia lapurtu eta ihes egin zuen. Alkatearen semeak hil egin nahi izan zion belatzari, baina Nitokrisek ezetz esan zion, belatz hori sakratua baitzen. Bitartean, faraoiaren jauregian, oraindik faraoia ezkongabe jarraitzen zuen. Orduan, belatza heldu eta sandalia eman zionean, berak agindu zuen sandaliaren jabeari bilatzea eta ekartzea, inoiz ikusita zuen sandalia politena zelako. Eta hala izan zen, jabeari, hau da, Nitokriseri, faraoiaren jauregira eraman zioten eta maitemindu zirenez, pozik ezkondu egin ziren.



Espero dut gustatu izan zaizuela!

Agur marinelok! (Nire urtebetetzea da gainera).

Scratch Eguna 2011 Irratian



Fitxategia deskargatu

2011/05/10

Tilacinoari buruz beste info bat!

Kaixo Piratak!
Genciencia-n topatu dut testu hau gure ezaguna den Tilacinoari buruz. Hortxea doa!


El Thylacinus cynocephalus, criatura enigmática dónde las haya, fue un puzzle biológico que habitó en Australia hasta que desapareció en los años 30. Conocido por multitud de nombres (tilacino, lobo marsupial, tigre de Tasmania), no se sabía muy bien qué era en realidad, si una especie de perro o de felino.
Pero científicos de la Universidad de Brown en Providence (Rhode Island, EE.UU.) han elaborado un estudio de los huesos de esta extrañísima especie y de otros 31 mamíferos y creen tener la respuesta.
La investigación, publicada en la revista Biology Letters, concluye que el nombre más apropiado para el extinto Tilacino era probablemente el de Tigre de Tasmania, ya que el animal tenía más de gato que de perro, aunque claramente se trataba de un marsupial.
El estudio señala que el animal era un depredador solitario, dado a cazar a sus víctimas con emboscadas.
El tilacino no era un depredador de persecución. Aunque no hay duda de que la dieta del tilacino fue similar a la de los lobos modernos, no encontramos ninguna evidencia convincente de que cazaran de manera parecida
Señala Borja Figueirido, investigador postdoctoral en la Universidad de Brown y autor principal del artículo
Durante millones de años, el T. cynocephalus vagó por la Australia continental. ¿Pero qué les llevó a la extinción?
La mayoría acepta que la actividad humana perturbó el hábitat del marsupial y quizás también sus fuentes de alimento. Pero hay otro consenso que dice que dicho efecto fue provocado por los dingos, una subespecie de lobo, que fueron introducidos hace unos 4.000 años.
Figueirido y Christine Janis, profesora de biología en el Departamento de Ecología y Biología Evolutiva y coautora del artículo, no creen que ésa sea la historia completa.
Los investigadores analizaron el esqueleto de este “extraño ser” y lo compararon con los de otras especies como perros, gatos, pumas, panteras, chacales y lobos, así como hienas y demonios de Tasmania, (el mayor de los marsupiales carnívoros que viven).
Ellos sabían por una investigación anterior que la articulación del codo era una pista de los hábitos depredadores, ya que mostraba si el animal estaba “diseñado” para ser flexible y tener destreza en el manejo de presas o para la persecución y la velocidad en la búsqueda de su próxima comida.
Thylacinus cynocephalusExaminando los huesos, encontraron que el húmero, o hueso del brazo superior, del tilacino era oval y alargado en el extremo más cercano al codo, lo que implica que los huesos del antebrazo, el radio y el cúbito, estaban separados.
Eso significa que el tigre de Tasmania habría sido capaz de girar su pata de manera que la palma quedara hacia arriba, como lo hacen los gato.
En cuanto a la caza, el mayor movimiento de la pata y la mano habrían dado el tilacino una mayor capacidad de someter a su presa después de un ataque por sorpresa.
Si los dingos y otras criaturas como el perro tienen menos libertad de movimientos en sus patas, esto ayuda a explicar por qué estos animales prefieren las persecuciones para la caza, en lugar de preparar una emboscada.
Sin embargo, algunos gatos (como los guepardos) utilizan la velocidad para atrapar a su presa, mientras que algunas especies de cánidos (como los zorros) se basan más en la astucia de la emboscada. Janis explica que las tácticas de caza del tilacino parecen ser una combinación única.

2011/05/09

Santimamiñeko kobazuloa.

Santimamiñeko kobazuloa kortezubin dago. Kobazuloaren barruan paleolitoak beraiek egiten zituzten margoekin zer ehizatzen zuten margozten zuten kobazuloaren hormetan. Paleolitoak duela 13.000 urte egon ziren. Kobazuloa 1916an aurkitu zen eta orain Enrique Eguren, Telesforo Aranzabi eta Jose Miguel Barandiaran arkeologoek kobazuloa ikertzen daude pintura gehiago aurkitzeko. Orain arkeologoek esan dutenez ezin zela sartu Foru Aldundia 3D bisita birtual egin du. Eta ere talde bat badoa tailerra eukiko dute hiru mahiekin bat nola egiten zuten margoa beste bat nola egiten zuten sua ikusteko eta bestea nola ehizattzen zuten ikusteko arkuekin. Informazio gehigarria.

Dinosaurioen ibilbidea


Dinosaurioen ibilbidea

Ni oporretan, Enciso bizitatzera joan naiz. Errioxako herri bat da eta ospetsua da, dinosaurioen oinatzagatik (icnitak izenekoak). Dirudienez Encisoko icnitak munduko onenak dira, 120 milioi urte dituzte eta nire ustez merezi du ikusteak.
Dinosaurioen ibilbidea, ibilbide interesgarri bat da, guztira hiru aztarnategi dira, Encison hasten dena eta bertan amaitzen dena. Ibilbide osoa 6 kilometrokoa da, eta bai kotxez, bai oinez eta bai bizikletaz egin ahal da.
Ibilbidea seinaleztatuta dago eta ibilbidean zehar, antzinako dinosaurioen maketak, tamaina errealean agertzen dira, horregatik, badirudi benetako dinosaurioen munduan sartzen ari zarela eta horri esker haien gauza asko ikasi ahal dira.
Herrian Paleontologiko zentru bat dago, dinosaurioen berriak jasotzeko.
Encisotik irtetean, Arnedillo izeneko herrira joaten bazarete, ur bero termetan bainatu ahal zarete.

2011/05/08

Ikerrek tapoiak behar ditu

Iker izeneko mutil batek, Ronan bezala 35 tonelada tapoi behar ditu. Iker 15 urte ditu eta bipedestador bat behar du zutunik jartzeko. Bere bizitza osoa darama gurpildun aulki batean eta Ikerrek zutunik egon ahal izateko botilen tapoiak edo beste gauza batzuenak batu behar ditugu, eta birziklatzera eraman behar dira Bilboplastic enpresara. Bilboplastic 200 euro ematen ditu
tonelada bakoitzagatik. Iker bere gurasoekin eta arrebarekin bizi da baina denbora asko pasatzen du bere aitite eta amamarekin Covaneran. Covaneran jende guztia dago kartelak jartzen edo laguntzen eta espero dut hemen ere hori gertatzea.




Aupa mariñelok tapoiak batzera!!

2011/05/06

Dictados para el tema 13

______________________________________________

____________________________________________________


Dena den ez badabil... jaon zaitezte Odisea A1-era.

2011/05/05

Dantzaren nazioarteko eguna

Larunbat honetan, hau da, maiatzaren 7an, dantzaren nazioarteko eguna da. Nik hori dakit dantza modernora noalako eta larunbat honetan jende aurrean dantzatuko dudalako. Baina noiz sortu zen dantza modernoa?
Lehen dantza clasikoa zen XX eta XXI mendean. Ondoren XIX mendean dantza clasikoa aldatzen hasi zen eta horrela, bigarren guerratea amaitu arte. Bigarren gerratea amaitu zenean dantza modernoa deitu zuten. Azkenik 1940 urtearen amaieran batzuk dantza contemporanea deitzen zuten baina gehiengoak nik dakidanez dantza modernoa deitzen diote.
Hori ez zenekizuten ezta? Beno, IEk seguru baietz.

2011/05/04

Escala Defcon


Kaixo marinelok!
Gaur Jackek esan du ''Escala Defcon'' izeneko eskala bat. Ni azalduko dizuet zer den hori, ok?
Defcon eskala Estatu Batua erabiltzen duen alerta jarrera bat da, bertako ''armada'' erabiltzen duena. Eskala honek 5 gradu ditu. Zenbat eta gradu txikiagoa izan, arrizku gutxiago dago, hau da lehenengo gradua larriena da eta bosgarrena, aldiz, baxuena da. Honela sailkatzen dira:
  1. Gerratea hurbil dago.
  2. Indar armatuak askos gehiago handitzen da, defentsak ere jartzen asten dira
  3. Indar armatuak handiagoak egiten dira, eskakizun normalaren aurretik
  4. Indar armatuak apur bat handiagoak egiten dira, normalaren inguruan
  5. Alerta baxua da.
Beno piratak hau da dena, informazio gehiago nahi baduzue sartu hemen

2011/05/03

Santimamiñe kobazuloa

Santimamiñe Kortezubin dagoen kobazulo bat da. Koban Goi Paleolitoen garaiko margoak agertzen dira. Bere inguruan, Omako basoa dago, baso polit bat dudarik gabe. Azken urteotan, kutsadura asko sortu denez, Santimamiñe itxi egin dute.

Gaur, 6.C eta 6.D klaseak, Santimamiñeko kobazuloetara joan dira.
Han, eskailerak igo eta bi taldeetan banatu egin dira. Noski, taldeak klaseen bitartez banatu egin dira.
-Talde batek, biodibertsitateko beste txosten bat ia bete egin dute.
-Beste taldeak, kobazuloan sartu eta 20 metroetara iritsi dira.

Ondoren, jarduerak aldatu egin dituzte. Gero, eskailerak jaitsi eta replika dagoen etxeraino ailegatu gara. Han, klaseen bitartez banatu dira taldeak berriz ere.
-Talde batek, replika ikustera joan egin dira. Replika 3Dimentsiotan zen. Santimamiñeko kobazuloa bisitatzera joango bazina moduan zegoen.
-Bigarren taldeak, paleolitoek bere garaian erabiltzen zituzten margoak, ehizarako tresnak, suterako herramintak... probatu egin dute.

Azkenik, ekintzak aldatu eta amaitzean Laurora bueltatu egin gara.

Informazio gehigarria nahi baduzue, egin klik hamen. Hori bai, esteka erdaraz dago.

2011/05/02

Heimlich manobra

Kaixo marinelok!

Badakizue gaur Jackek Heimlich maniobraz hitz egin digula. Horretaz gain, gehiago ikastea komenigarria izango llitzatekeela esan du. Horretarako hemen daukazue Heimlich maniobra egiteko informazioa:


Heimlich maniobra sorospen prozesu bat da. Arnasteko bidean dauden oztopoak (janari zatiak, adibidez) kentzeko erabiltzen dena.


Maniobraren Deskribapena


Maniobra hau ezberdina da helduetan eta haurretan.


Helduetan:

Maniobra hau helduekin egiteko oinak heldu eta bizkarra inguratu behar da. Gero, pertsona honen abdomenean esku itxi bat jarri eta bestea estaltzen barrurantz presio egin behar da.


Urte bat baino gehiago duten haurrak:

Ahurra buruz gora eduki behar da eta esku bat bestearen gainean daukazularik esternoia eta zilborraren artean presio barrurantz egin behar da.


Urte bat baino gutxiagoko haurretan:

Maniobra hau ez egitea aholkatzen da. Burua heldu besoarekin eta gero golpeak eman omoplato eta paletillen artean. Seigarren kolpean arnasten ez badu, mahai batean ipini eta toraxean presio egin behar da.

2011/04/30

Londreseko ezkontza by AA



Kaixo marinelok!


Badakizue zer? Apirilaren 29an, Londresen, William printzea ezkondu zen Kate Middletonekin.

Honeri buruz hitz egingo dizuet, Aste Santu honetan Londresen egon naizelako ezkontza gertatu baino lehen eta justo ezkontzak egin zuen bide berdin-berdina egin nuelako.Urte honetan gertatuko den ezkontza garrantzitsuenetarikoa izan da. Eta gainera, Williamek bere amaren eraztun berdina eman dio. Wetminsterreko elizan ezkondu ziren eta bidea jarraitu zuten Buckingham Palace-eraino, (Inglaterrako erreginaren etxeraino). Ezkontzak asko iraundu zuen eta orain bidaia bat egitera joan dira. Ezkontzaren argazkiak ikusi nahi badituzue zapaldu hemen.


Espero dut zuen gustokoa iruditu izan zaizuela!

Agur marinelok!

2011/04/27

Matematika

Kaixo Piratak!
Dagoeneko zuzendu ditut azterketa eta sorpresa handia eraman dut. Horrenbeste aldiz errepikatu ditugun ariketak txarto egin baitituzue, batez ere geometrian.

Beraz geratzen diren egunetan, folio batean hurrengo bi ariketa egitea eskatu nahi dizuet:

  1. P puntutik igarotzen den eta r zuzenarekiko perpendikularra den zuzena irudikatzea.
  2. Edozein ABC hirukia emanda. Hirukiaren erpinetatik igarotzen den zirkunferentziaren gunea irudikatzea.
Derrigorrezkoa... ez da... baina gomendagarria eskuzabala izatea nahi baduzue... eta askok behar duzue!! ;-)

Ala ba mariñelok! Agur

2011/04/26

Santiago de Compostelaren katedrala


Ni oporretan Galizian dagoen, Santiago de Compostelaren katedralera bisita egitera joan naiz. Oso altua da eta asteartean
(26/04/11) Jesusen hasiera ospatu zen.
 
Egun horretan, eleizaren barruan zapaiatik engantsatuta dagoen gauza arraro bat mugitzen hasten da kolunpio bat izango balitz bezala. Tramankulu horreri Botafumeiro deitzen diote eta mugitzen hasten denean, denok begiratzen diogu hipnotizatuta egongo bagina moduan.
 
Egun horretan ere ate handi berde-urdina irekitzen da. Nik ez dakit zer dagoen ate horren atzean, baina, ikusi nahi baduzu Galiziara joan beharko zinateke zure begiekin ikustera. Nik ezin izan nuen ikusi hori, baina, Santiago Apostola ikusi nuen eta besarkada bat eman nion.

2011/04/24

Askatasuna eta software-a

Kaixo Piratak:

Oporretan egon arren jarraitzen dugu irakurtzen eta ikasten. Oraingoan software libreari buruz irakurtzen egon naiz eta post hau topatu dut blog honetan.

Bertan softwareari buruz hitzegiten da, eta zer nolako eragina izan duen gure bizitza teknologikoan. Nik uste dut nahiko ondo azalduta dagoela eta nonork gai honi buruz gehiago jakin nahi badu... ba hortxe da!

Agur mariñelok!

2011/04/13

Planetaren ordua

Planetaren ordua 2011-eko maiatzaren 26-an ospatu zen akto bat da WWF (world wide fund for nature)hasi zuen. 20:30-tik 21:30-era argiak itzaltzen dira. Egun horretan jende guztiak argi guztiak itzaliko ditu energia apur bat aurrezteko eta baita ere Eiffel dorrea, Guggenheim museoa eta erromako koliseoa itzaliko dituzte energia aurrezteko. Oso egun garrantzitzu bat izango da egun horretan ez delako egongo argirik jende askok kandelekin egongo da ere urte honetan esaldi bat egongo da
: Itzali argiak, piztu planeta.

More than Words - Extreme

Adi piratak!

Tuenti

DECALOGO DE TUENTI

2011/04/11

Maitasun kantarik unkigarrienetako bat

Asmakizuna by AA


Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa saldu zionari: "Loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du". Astebetera eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak edan dio ez zuela gezurrik esan.


Nola liteke?

2011/04/08

Animoak emateko esaldiak by AA


Kaixo marinelok!

Badakizue hurrengo astean Korrikak prestatutako hainbat ekintza egongo direla, ezta? Bada, bai eta euskaraz hitz egin behar da beti. Gainera, ekintza horien artean olinpiada batzuk egongo dira. Sarrera honetan jartzen dizkizuet animoak emateko erabili behar diren esaldiak:

- Aukeratu zeurea! - Aupa txapeldun! - Heldu!
- Jo eta txikitu! - Emon egurre! - Ez etsi!
- Gora gu eta gutarrak! - Bai saskiraketa bikaina! - Lortuko dun neska!
- Ondo ari haiz! - Gora zu! - Ona!
- Eutsi gogor! - Hori don/dok eta! - Bai gol ederra neska!
- Hori jaurtiketa! - Beste bat! - Segi horrela!
- Ederra pasea! - Bai gol ederra! - Aurrera jo eta su!
- Hori da gola! - Primeran! - Lortuko dun neska!
- Lortuko duk mutil! - Eutsi gogor!

Beno marinelok! Ea ikasten ditugun... :-)
Ondo pasa asteburua! Agur!

2011/04/07

Lost In England by SG


Gaur Deustuko, Salesianos ikastolara joan gara antzerki bat ikustera Lost in England eta oso
mezu ona bidali digu: Ingelesa gehiago ikasi behar dugula mundutik zehar bidaiatu nahi badugu. Hemen duzue web horria.

Istoria polita izan da. Istoria, mutil batena zen oso atsegin zuena abeslari bat eta orduan enteratu zen bere abeslaria kontsertu bat emango duela eta sarrera bat nahi bazuen telefono batera deitu behar zuela eta gero hiru galderak ondo erantzun behar zituela sarrera eduki nahi bazuen. Orduan mutila, Jaime izenekoa, deitu zuen eta hiru galderak ondo erantzun zituen eta sarrera aiegatu zitzaion.
Inglaterrara joan zen eta ingelesa gitxi zekienez galdu egin zen eta bere motxila eta bere sarrera lapurtu zioten gero bere sarrera berreskuratu zuen baina berriz galdu zuen. Azkenean berriz berreskuratu zuen eta kontsertura joan zen neska batekin, baina neska, bere erlojua txarto zuenez berandu ailegatu ziren kontsertura eta kontsertua galdu zuten.

Azkenean abeslaria aurkitu zuten eta abeslaria beraiei abesti bat abestu zien eta mutila eta neska pozik geratu ziren.

Niretzat istoria polita izan da ez dakit zuentzat, iruzkinetan jarri mesedez.

2011/04/06

Euskara 9. gaia

-AR, -TAR ETA -DAR ATZIZKIAK

MARRATXOAREN ERABILERA



Europako Mapak

EUROPAKO MAPA IKASTEKO (EUSKERAZ)



EUROPAKO MAPA IKASTEKO (GAZTELERAZ)



EUROPAKO MAPA POLITIKOA (MUTUA)


EUROPAKO HERRIALDEAK ETA HIRIBURUAK



2011/04/05

KORRIKA - By AG


Kaixo lagunok!
Dakizuenez, hurrengo astean, Lauron, Korrika ospatuko dugu. Korrika euskara bultzatzeko erabiltzen dugunez, saia zaitezte hurrengo astean bereziki eukaraz hitz egiten, mesedez. Aste horretan, gauza asko egingo ditugu: Korrikarako petoak egingo ditugu, txokolatada egongo da, etab.
Baita ere ostiralean jolas hauek egingo ditugu: eskubaloia, eskupilota, saskibaloia, futbola...Joku hauetan jolasteko, taldeak egin behar ditugu.
Laurok, Korrikako kilometro bat erosi du, uste dut, Bilbon hasiko garela guk korrika egiten. Nahi duena joan ahal da. Ere, ikastolan, Korrika txiki bat egingo dugu. Informazio gehiago nahi baduzue, egin klik hemen.
Eskerrik asko, eta ondo pasa!

Egilea: AG

Asmakizuna by PM


Nire aurpegiarekin gorria,
nire begia beltza eta soineko polit batekin
denoi pozik ipintzen diot.

2011/04/02

Antzerkia by MG

Hurrengo asteko ostegunean, antzerki bat ikustera joango gara. Antzerkia ingelesez izango da baina esfortzuarekin ziur asmatzen dugula esaten dutena.


Pixka bat entrenatzeko, ingeleseko andereñoa horri bat betetzeko eman zigun. Horrian abestiak zeuden baina baita ere testu bat hutsunez beteta. Uste dut astelehenerako bukatu behar dela, ezta?
Baita ere, Jackek, honekin erlazio duen etxerako lan batzuk bidali zizkigun baina batzuk egin ez zituztenez, astelehenerako atzeratu zituen.
Astelehena da egun topea 7€ak entregatzeko.

2011/04/01

Ostiraleko Bideoa

Kaixo Piratak!
Gaurko bideoa bikoitza da. Salto BASE delako kirol extremoari buruzkoa da. Salto BASEri buruzko info gehiago hemen.
Hona hemen bi bideoak!




Ala ba marinelok! Ondo pasa ta gutxi gasta!

Etxerako lan digitalak

Kaixo Piratak!
Asteburu honetarako etxerako lan digital batzuk prestatu dizkizuet. Hauek dira:

  1. Atxikitu !aterropixtaK-eko Sarrera
  2. Atxikitu !aterropixtaK-eko Iruzkinak
  3. Sartu Google Reader-en eta trasteatu. Ikasi erabiltzen. Egin laster-marka.
  4. Sartu iGoogle-en eta kendu agertzen dire gadget-ak.
  5. Gehitu Google-eko gadget garrantzitsuenak, hau da: Gmail, Greader, Gcalendar eta Gdoc
  6. Egizue laster-marka bat, eta tratseatu pixka bat.
Ia zer iruditzen zaizuen. Hemen dago bideotutorial bat... in english!



Gaurko DIctado-a

Kaixo Piratak!
Hau izan da gaur egin dugun Dictadoaren ebazpena! Irakurri arretaz eta apunta ezazue zuen agendan  zenbat akats egin dituzuen.
Zuzenketak banatzen ditudanean akats kopurua asmatzen baduzue 0,5 puntu emango dizkizuet, aldiz, ez baduzue asmatzen 0,5ak kenduko dizkizuet.
Hortxe dago!

(TEMA 11) USO DE LA J

2011/03/30

Ordu aldaketa by SM

Martxoak 27an ordu aldaketa izan zen, baina nola gertatu zen dana?

Hori azalduko dizuet: Ordu aldaketa Wilian Willet sortu zuen, egun baten bere saldian oso gustura paseatzen zegoenean esan zionean bere buruari, bere lagun guztiak ordu horretan lotan zeudela eta hoberena galtzen ari zirela. Eta ordua aldatzea proposatu egin zuen. Urte batzuk pasatu ziren (1916 urterarte) eta bere proposamena zabaldu zuten. Europa osotik zabaldu egin zen. Gero Errusia ere ordu aldaketaren sistemara lotu egin zen (1918 urtean).

Esaten dutenez, ordu aldaketarena ordu bat gutxiago lo egiteko dela baina niretzat ez da horrela. Zuentzat nola da?