2011/05/17

Trafalgarko Gudua by AC

Kaixo piratak! Jackek zerbait esan zigun ingurunen espainiar itsas armada batek porrot handi bat egin zuela, eta makina bat hildako egon zirela? Ba hemen doa imformazio gehiago.

Trafalgarko gudua 1805eko urriaren 21ean Trafalgar lurmuturrean (Cadiz, Espainia) gertatutako itsas borroka izan zen, Napoleondar gerren barruan.

Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. 3.500 pertsona inguru hil ziren borroka honetan, gehienak espainiar eta frantsesak. Hogeita zazpi gerraontzi britainiarrek, Nelson almirantea burua zutela, hogeita hamahiru frantziar eta espainiar gerraontzi garaitu zituzten, Pierre Villeneuve almirantea buru zutela. Frantziar-espainiarrek 22 ontzi galdu zituzten, britainiarrek bat ere galdu gabe.

Britainiarren nagusitasuna itsasoan, aurreko mendean zehar eskuratua, berretsi zuen garaipenak. Gainera, Nelsonek erabaki zuen ohiko estrategiatik aldentzea, eta, etsaien aurrean itsasontziak lerrokadura berean kokatu ordez (hala zeinuak errazago egiten ziren, zailagoa zen sakabanatzea eta jomuga garbiago zegoen), britainiarren itsasarmada txikiagoa bi lerrotan paratu zuen, etsaien ontziteriaren aurrean. Eta emaitzak ezinhobeak izan ziren.

Nelson borrokan hil zen, gerra heroi bihurtuta. Frantziar eta espainiar armada batuaren burua, Pierre de Villanueve atzeman zuten, Bucentaure ontziarekin batera. Federico Gravina espainiar almiranteak alde egin zuen ontziteriaren gerakinekin, eta hilabete batzuk geroago hil egin zen borrokako zauriak zirela-eta.

Trafalgarko gudua
(Gerra Napoleondarrak)


Nelsonen  estrategia.
Borrokalariak
Flag of the United Kingdom.svg
Erresuma Batua
Flag of France.svg
Frantzia
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg
Espainia
Indarrak
27 gerraontzi eta bestelako 6. Frantziak: 18 gerraontzi eta bestelako 8.
Espainia: 15 gerraontzi
Biktimak
26.662 hildako
458 hildako
1.208 zauritu
7.000 atzemandako
21 itsasontzi atzeman
itsasontzi bat hondoratu
Frantziak: 2.218 hildako
1.155 zauritu
Espainia: 1.025 hildako
1.383 zauritu


Agur!





10 comentarios:

  1. Zelako sarrera interesgarria! Imaginatzen ari naiz zer gertatuko zen Espainiak irabazi izango bazen, zein handia izango zen!

    ResponderEliminar
  2. AC hainbat pertsona hil ziren? 3.500 pertsona inguru asko dira. Zihur zaude?

    ResponderEliminar
  3. Espainia irabazi bazion "armada imbencibleari" nola ospatuko zuten.Eta zergatik egin zuten borroka baazekiten porrot egingo zutela? Gerra horregatik urte horretan espainia krisialdian egon zen

    ResponderEliminar
  4. Bai, badakit asko direla, baina zergatik uste zenuen "Armada Invencible" deitzen zela? Kar, kar...

    ResponderEliminar
  5. BL, ez zekiten galduko zutela. Guztiz kontrakoa.

    ResponderEliminar
  6. Kar-kar-kar, agian futuroa zekiten...

    ResponderEliminar
  7. Baina isletan dauden erresumak gehiago kostatzen da konkistatzea

    ResponderEliminar
  8. Jo, baina hainbeste soldaduekin...

    ResponderEliminar
  9. Ez dut uste AA, zihurrenik gehiago zirenez irabaziko zutela uste zuten.

    ResponderEliminar

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!