Gaur bertan arratsaldeko 19etan uda ofizialki hasiko da. Hau da, gaur gure planeta eta Eguzkiaren arteko distantzia maximoa izango da. Dakizuenez lurraren ibilbideak eguzkiaren inguruan ez du zirkunferentzia bat irudikatzen elipsea baizik. Beraz gaurtik aurrera gure arteko distantzia gero eta txikiagoa izango da.
Lurraren ardatzaren inklinazioa dela eta, eguzkiak gure paisaian punturik altuena hartuko du eta ondorioz gaur urteko egunik luzeena da eta gaurik laburrena. Gaurtik aurrera, beraz, gauak gero eta luzeagoak izango dira.
Ba al dakizue zer nolako erritoa ospatzen dugu gau laburrera igarotzeko? Ba al dakizue noiz gertatuko da alderantzizko gertaera?
Zientzialari bat dirudizu Borja
ResponderEliminar