2010/10/24

Esteka interesgarriak!!

Gabon Piratak!


Orain eserita nagoelarik... esan behar dizuet nahiko flipatuta nagoela; !aterropixtaK-en 850 sarrera egon dira  eta orain dela 4 egun estreinatu genuen! Beraz, ez dakit arrakastatsua izaten ari den edo zuetariko baten batek behin da berriz sartzen ari den, minuturo!!!
Bueno.
Oraingoan, zuek etxean behar izango dituzuen software edo programen estekak jarriko dizkizuet.
Programa asko erabil daitezke, baina oraingoz, gelan erabili ditugunak 3 besterik ez dira: OpenOffice Firefox, eta Audacity.
Hortxe doatzuez programa horiek eskuratzeko helbideak, eta topatu ditudan bideo interesgarri batzuk:
OpenOffice: Hau da euskaraz dagoen 3.2.0 bertsiñoa deskargatzeko gunea. Lehenengo lerroko edozein zutabetik jaitsi daiteke, baina... kontuz! dagokizuen Sistema Eragilearena jaitsi eta ez beste bat bestela ez da abiagarria izango.
OpenOffice instalatzeko bideogida.

Firefox: Hemendik euskarazko bertsiñoa jaisteko aukera dago. Automatikoki detektatuko dizue zein den zuen Sistema Eragilea beraz ez da problemarik egongo.
Firefox instalatzeko bideogida:

Euskalbar eta Xuxen instalatzeko bideogida:

Audacity: Edozein programa BETA baldin bada, horrek esan nahi du probatzen ari direla beraz ez jaitsi BETA-dun programak. Kasu honetan 1.2 bertsiñoa jaitis eta listo.
Audacity-ren oinarrizko Tutoriala.


Ala ba eta honekin gaurkoz bukatu dut. Bihar arte!

1 comentario:

  1. Jack Sparrow, eskerrikasko firefox instalatzeko videoa blogean sartzeko gaur firefox instalatu nire ordenagailuan.

    ResponderEliminar

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!