Gogoratzen dizuet Mikro-Txapak prestatzen jarraitu behar duzuela. Datorren astearen bukaeran, ostiralean, galdetuko dizuet zein izango den zuen Mikro-Txapa-ren gaia, eta erakutsi beharko didazue gidoitxo bat. Gogoratu gidoia ez dela minutu horretan esango duzuenaren testu idatzia, baizik eta zuentzako lagungarria den testua. Beraz hauek dira jarduera hau ondo garatzeko urratsak:
- Pentsatu oso ondo zure gaia
- Idatzi komunikatu nahi dituzun bi edo hiru esaldi
- Bilatu gai horrekin bat datorren lexikoa
- Ekiditu "estreptokoko"-dun hitzak, hau da, ez erabili hitz ezezagunak
- Banatu minutu hori honela:
- Sarrera eta gaiaren aurkezpena 10 segundo
- Garapena:
5040 segundo - Ondorioa eta agurra: 10 segundo
Benga mariñelok, aurrera!
Uste dut erratu zarela.
ResponderEliminarEsan zenuen Garapena 40 segundu izango zirela eta zu 50 segundu jarri dituzu. 50 segundu jarriko bazenitu 1m eta 10s izango ziren.
Agur, maisu!
Oso Ondo M.U!! Egia esan nahiz eta Jack Sparrow izan, nekatzen naiz ere jijijiji... Merci!
ResponderEliminar