2011/03/29

Flasmobari botoa!

Kaixo Piratak!

Mesedetxu bat eskatzeko idazten dizuet.
Ez naz horrelakoak egiteko oso zalea baina bueno ikasleak fin ari dira lanean eta pena merezi duela uste dut.

Horra ba:

Orain dela gutxi, Lauro Ikastolan, Euskara bultzatzeko talde bat sortu dugu, eta ikasle talde bat burubelarri dabil Euskararen aldeko ekimen ezberdinak planteatzen. Azkenengo ekimena KORRIKA 17ren aldeko FLASHMOB (dantza/koreografia) bat izan da, 300 pertsona inguru, Bilboko plaza berrian dantzarako bilduz.

Asuntoa zera da: FLASHMOB horrekin Korrikako Webgunean egindako txapelketa baten parte hartzen ari gara eta horren alde bozkatzea eskatu nahiko nizueke. Sari materiala (korrikak eskeinitakoa) ez da sekulakoa, baina pentsatzen dut, gure ikasleentzako ikaragarria izan daitekeela txapelketa hori irabaztea. Egindako lan guztiaren sari borobilena izan daiteke, eta horrela, gure ikastolan talde horrek indarra hartuko luke eta jendea talde horretara gerturatzeko aukera paregabea izan daiteke. Horrela gure helburua, Ikastolan Euskara bultzatzea lortzeko aukera gehiago izango dugu, Ikastola Euskaldunduz, Herria Euskaldunduz, ..

HORREGATIK ZUEN BOZKA ESKATZEN DIZUET, ASTE HONETAN IZAN BEHAR DU (FALTA GABE), HONAKO HELBIDE HONETAN:

http://www.korrika.org/?p=2125

NORI BOZKATU: 18. ZENBAKIA; PAUSORIK PAUSO -LAUROKO FLASHMOB


ZUEN LAGUNEI ZABALDUZ GERO, ASKOZ GEHIAGO IZANGO GARA.

mila esker eta besarkada bat danori.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!