2010/12/15

Aldaketak !aterropixtaK-en

Kaixo Piratak!

Kaixo Piratak!
Bai, gure bizitza birtuala Escher-en irudian agertzen den modukoa bihurtu da. Batez ere wikia sortu dugunetik, pixkat korapilatsua izan da edukiak non dauden jakitea, ezta? Beraz, abisatu dudan moduan, gaur gure blogaren EUSKARA eta LENGUA orriak desagertu dira.
Non daude? bada, gure wiki berrian. Zergaitik? Bloga ez dalako danon artean editatzeko gunea. Blog bat batek idazten duen sarrera eskegitzeko tokia da, bai eta iruzkinen bidez gure eritzia emoteko gunea. Baina ez du balio gure artean editatzen egoteko, horretarako wikia dago. Honegaitik orrialde bi horiek orain, wikian daude lehen zuten eduki guztiekin. Kontuan hartu ez dugula ezer galdu... beno... egia esan orrialde horietako iruzkinak bai. Baina ez ziren oso garrantzitsuak, eta garrantzitsuak zirenak wikiaren barruan daude.
Bide batez ESTEKAK eta MUSIKA orrietan iruzkinak sartzea murriztu dut. EGUTEGIA orriaren sorreratik ezin izan da. Orain ezin izango da. Zergaitik? Erokeri bat delako zuen iruzkinen arrastoak jarraitzea. Hemendik aurrera iruzkinak sarreretan egongo dira, soilik sarreretan, ok?

Laburbilduz. Gure eguneroko bizitzaren berri jasotzeko: bloga. Baina, gelan landutakoaren edukiontzia: wikia. Eta Egutegia, bietan.

Ulertuta? Ba eskerrik asko zuen harreragatik eta hurrengorarte, piratak!

Jack Sparrow

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!