2010/12/14

Ezkarayn by JP




Kaixo mariñelok!



Aste honetako larunbata eta igandea Ezkarayn eman dut. Ostiralean, arratsaldean, hara abiatu ginen eta gaueko hamarretan heldu ginen. Hurrengo egunean, goiz jaiki eta eskiatzeko pistetara abiatu ginen. Monitore batekin hasi nintzen eseak praktikatzeko, baina gero monitorerik gabe eskiatzen hasi nintzen. Bertan nire lagun batzuekin topo egin nuen, baina banekien etorriko zirela. Arratsaldean, bertako etxean elurrarekin gerrate bat egin genuen eta gero futbol partidu bat elurretan. Gauean ibilaldi bat egitera joan ginen eta bertako denda batean gozokiak erosi genituen. Igandean joango ginenez, irrikitan nengoen azkenengoz eskiatzeko, baina haize asko zegoenez, ez zituzten pistak ireki, horregatik, jatetxe batera jatera eta bertako frontoira jolastera joan ginen. Geroago martxatu ginen, baina, primeran pasatu genuen!

Agur mariñelok!

2 comentarios:

  1. Ze ondo pasatu beharko zenuen, ezta? Zure lehenengo aldia izan da ezkiatzen? Ni ere joan nintzen Ezkaraiera 4 urtetan, eta oso ondo dago lekua, pistak eta herria. Hoberena elurrezko-gerra
    izan zen, ezta?

    ResponderEliminar
  2. Bai, hoberena elurrezko-gerra izan zen. Ez da nire lehenengo aldia izan ezkiatzen eta arrazoia duzu oso palita da dena.

    ResponderEliminar

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!