Kaixo Piratak!
Gaur ezusteko bisita bat izan dugu gure Perla Beltzan. Beste itsasuntzi bateko 3 pirata etorri dira euren produkzioak erakustera.
RSk erakutsi digu nola programatu duen bere LEGO NTX. Asuntoa daltonismoarekin erlazionatuta zegoen, robotak asmatu behar baitzuen zer kolorekoa zen pelota bat. Egia esan, lehenengo ikusi behar zuen, gero erabaki ia urdina edo gorria zen, eta azkenik gorriaren kasuan mailu batekin kolpatzen zuen, eta urdinarenean errore soinu bat bota eta atzera egiten zuen.
GG, zirkuito elektriko sinple bat aurkeztu digu. Oso sinplea izan arren, meritu handia dauka, gauzak etxetik bilatu behar izan dituelako eta behar bezala ipini elektroiek euren ibilbidea behar bezala egiteko.
Azkenik, AAk, iman batzuekin zirkuito elektriko bat egin du. Kasu honetan askoz ere konplexuagoa zen, kolore desberdinetako argiak ikusten baitziren. Soinuak ere botatzen zituen.
En fin ia guk inoiz beste geletara goazen gure esperientziat erakustera, bale?
Ez galdetu nola jarri dudan argazki bat testuz inguraturik.... ez dakit!!! juasjkuasjuasç!!
ResponderEliminarkar, kar ,kar
ResponderEliminar