Irtenaldia, bakarrik 6.mailarako eta DBHeko 1 eta 2 mailarako izango da, baina plasak soberan badaude beste kurtsokoak ere joan ahal izango dira. Izena emateko bakarrik 19a eta 20a daude. Hemen, lehen hezkuntzan, idazkaritzara joan behar da, Mertxe egongo da han, 12:15etatik 12:45arte. Izena ematerakoan, elkarbizitzarako araudia onartzen duen orria, gurasoek eta ikasleek sinatuta entregatu behar da. 165€ balio du, honako gauzak barne:
- Joan eta etorria buses eta ostatua Jacan, eskolapios aterpetxean. Oso garrantzitsua: esku oihala eraman behar da, bertan dutxatu ahal izateko.
- Larunbateko gosaria eta afaria eta igandeko gosaria.
- Bi forfait eta pistetako laguntzari erantzungo dion asegurua bi egunetan.
Bestelako asistentziei, ikasle bakoitzaren aseguruak egin beharko die aurre: Gizarte Segurantza, Igualatorioa, e.a.
Hau ez da presioan sartzen:
- Eskien alokairua: 25€
- Snow taularen alokairua: 38€
- Eski ikastaroak: 25€
Kontrakorik adierazten ez bada, diru-kopuru hau Behekosoloak kobratuko du Lauro Ikastolak dituen bankuko datuen bidez. Norbaitek beste kontu zenbakiren bat erabiltzea nahi badu, izena ematerakoan idatziz zehaztu beharko du.
- Lauroko 3 laguntzaile joango dira bidaia honetara laguntzen. Beraien arauak eta esanak bete behar dira derrigorrez. Bai autobusean, ostatuan, baita estazioan ere, giza-lege eta bestelako arauak ezinbestean bete behar dira.
- Gomendagarria eramateko:
- Bazkaria, larunbata eta iganderako.
- Afaria: ostiralerako (bidean jateko)
- Aurpegia eta ezpainak babesteko krema.
- Izena: daramatzazuen poltsa, arropa eta gauza guztietan argi jarri.
- Ikaslearen agiria (documentación)
- Osakidetzako txartela.
Irteera otsailaren 4an, ostirala, izango da, arratsaldeko seiretan. San Mames eta ingeniari Eskolaren artean itxarongo du busa. Itzulera leku berdinean izango da, otsailaren 6an gaueko bederatzietan.
Dudaren bat baldin badaukazue korreo honetara bidali: gutierrezg@ikastola.lauro.org
By MG (Txo MG)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!