2011/02/09

Entsalada - by: MG

Kaixo mariñelok!

Astelehenean, gure klaseko lehenengo taldeak, barelikos-en entsalada egin genuen. Bertara joan ginen eta maisuak azaltzen hasi zen. Lehenengo, osagaiak erakutsi zizkigun: tomatea, arrautza, tipula, atuna eta uraza. Ostean, IA-k eta IE-k tomateak zatitu zituzten. Ondoren, AG-k eta ND-k tipulari azala kendu eta zatitu egin zuten. Gero, gutariko bik arrautzetaz arduratu ginen. Nik, sukaldera igo nintzen, atun lata irekitzeko. P. eta beste bik baratzera igo ziren urazak hartzera eta bueltatzerakoan, MA-k eta MG-k garbitu eta zatitu genituen. Azkenik, hori guztia metalezko erretilu batean sartu genuen bazkal orduan jateko baina jantokira heldu ginenean, zerbitzariak beste maihan jarrita zuen entsalada eta ezin izan genuen jan. Hurrengorako, bigarren taldea egin eta gu jango dugu! Kar kar kar...

Ala ba mariñelok! Izenekin erratu baldin banaiz iruzkinetan esan mesedez!

By: MG

8 comentarios:

  1. Nik entsalada ez nuen jan, gozoa zegoen?

    ResponderEliminar
  2. Benooooo, beti bezalaaaa...Jeje...

    ResponderEliminar
  3. Ba ni ez nuen frogatu! jiji

    ResponderEliminar
  4. Oso iruzkin ona eta egokia egin duzula pentsatzen dut. Euskara aldetik nahiko ondo idatzita dago, eta estekak oso ondo jarrita. Barelikos blogaren estekarena puntazo bat izan da.

    ResponderEliminar
  5. Iruzkina ala sarrera? Berdin dio, eskerrik asko.

    ResponderEliminar
  6. Barkatu Txo MG, baina nik ere urazak garbitu nituen, zure ostean.

    ResponderEliminar
  7. Egia da! Ahaztuta neukan! Barkatu!

    ResponderEliminar

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!