2011/02/25

Ubuntu-Hackerrak Lauron


Ubuntu-Hackerrak Lauron

Gaur 5. mailako ordenagailuak entregatu dira. Berez ez ziren oso ondo konfiguratuta etorri eta Ikasle talde batek, lan handia bere buruan hartu du eta buru belarri ibili da egun hauetan ordenagailu horiek konfiguratzen. Ikasle talde horretan hurrengo ikasleak aritu dira: IV, XB, JH, SG, MA, JU, JA, AA, JC eta JAB S. Gure lana luzea eta zaila izan arren, gogoz aritu gara zenbait gauzen konfigurazioa aldatzen, hurrengo gauzak aldatu ditugu:
  • Wifia gaitu dugu, pasahitz sekretua sartuz.
  • Wifiaren konexio automatikoa kofiguratu dugu, inolako pasahitzik idatzi behar ez izateko!
  • Scrath instalatu dugu, aurten ez zetorren eta...
  • Kherau-ren Ostalertza abestia sartu dugu  eta bermatu dugu entzuten zela, problema barik, beraz Gstreamer codec-a ondo instalatuta dagoela ziurtatu dugu.
  • Ubunturen Gruba 5 seguntuako epearekin konfiguratu dugu.
  • Abioko pantaila ez agertzea konfiguratu dugu.
  • Hizkuntza sostengua konfiguratu dugu. Euskara, Gaztelera eta Ingelesez zetorren eta orain dan-dana euskaraz!
  • Ubuntun sartzea konfiguratu dugu pasahitza eskatu gabe.
  • Youtuben sartu gara Flash-plugina ondo instalatuta bazegoen ikusteko eta bideoak ikusten zirela bermatzeko.
  • Hasieran Gnome Login Sound ez entzuteko konfiguratu dugu, horrela ez da soinurik entzungo sistema pizterakoan
  • Mozilla Firefox-ren ikonoak tamaina txikian jarri ditugu eta barra batzuk kendu ditugu pantailaren espazioa handitzeko.

Gaur ordenagailuak entregatu ditugula Ikastolak eskertu nahi izan digu gure lan ona eta merendola itzela prestatu du guretzat. Parrandako argazkian, Julen Usabiaga falta da gaixorik dago eta.

Guk Love Ubuntu



1 comentario:

  1. Nik oso ondo pasatu nuen, nahiz eta jolastorduan izan, gainera asko ikasi nuen eta ez nuen espero, Laurok egin zigun merendola.

    ResponderEliminar

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!