2011/02/16

Korrika - by MG

Kaixo mariñelok!

Atzo Jack-en bi ikasle zahar etorri ziren bideoklip batez edo zerbait antzekoz hitz egitera. Beraiek joan ostean, Jack-ek azaldu egin zigun gutxi gorabehera zertan datzan bidoklip bat eta uste dut guztiok ideia bat egin ginela. Esan ziguten, guztiok lehor ekintza edo ur ekintza orduan dantza bat ikasiko genuela eta gero grabatu eta konkurso batera eramango zutela. Premioa irabaziko bagenu, dirua emongo ziguten eta horrekin korrikaren kilometro batzuk erosiko genituen Bilbotik, euskararen alde. Bideoklipa grabatzeko, igandean 16:30 Bilboko Plaza Berrian joan beharko ginen, baina, 17:30 hasiko zen grabaketa gutxi gorabehera., Bilboko udala bakarrik utzi digulako ordu horretan egiten. Pausurik pauso abestia dantzatuko dugu. Dantza youtuben dago jadanik.

Ala ba, mariñelok! Anima zaitezte bideoklipa grabatzera! Dibertigarria izango da eta! Gainera pentsatu behar duzue euskeraren alde dela eta gu euskaldunak garela!

By: MG

2 comentarios:

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!