Kaixo Piratak:
Aste honetan hurrengo jarduera proposatzen dizuet: Plastikazko lanen iruzkinetan jarri dituzuen deskribapenak zuzenduko ditugu! Baina ez ditugu zuzenduko guk egindakoak, baizik eta gure gelako ikaskide batenak.
Nola banatuko dugu lana?
Erreza da. Gelako zerrenda kontuan hartuta, bakoitzak zuzenduko du hurrengo zenbakiaren lana.
Nola egingo dugu lana?
Blogetik OOo-era Kopia/Itsatsi-ko dugu, eta bertan eta gorriz zuzenduko dugu agertzen diren akatsak. Hau da, akats ortografikoak edota gramatikalak zuzendu behar badira gorriz egingo dugu. Bukatzerakoan hurrengo izenarekin gordeko dugu fitxategi hori: 2010-11 EUSKARA - Zuzenketa - Abizena, Izena.odt, eta gelako memorian gordeko dugu.
Zalantzak badituzue, galdetu eta erantzungo dizuet, Ok?
Ala ba mariñelok, ongi ibili!
EDITO: Ostiralerako da, 16:30etarako gelako memorian!
Gordetzerakoan zein izen eta abizen jartzen dugu, gurea ala lagunaren izena?
ResponderEliminarMG! Zuen izena, noski! Hau da zuzentzailearena... Al, agur!
ResponderEliminarJack Sparrow, problema bat dut. Nik I.V. deskribapena zuzendu behar dut, baina berak ez du eginda. Orduan norena egingo dut?
ResponderEliminarArgi dago!! Egin behar du!!
ResponderEliminarJack, noizkorako da lana?
ResponderEliminarOstiralerako!
ResponderEliminarJack ez dut aurkitzen non zeuden deskribapenak!
ResponderEliminarBegiratu eskuinaldean dagoen "Altxorra" izeneko aukeran... aterropixtaK-en bakarrik ikus daitezke azkenengo 10 sarrerak... beste guztiak artxibatzen ditu "Altxorrak"-en.
ResponderEliminar