Aste honetan jaso genuen gutun misteriotsua hau izan zen:
Kaixo Piratillak!!
Indiatik agur bero bat... hemendik ere, pirata pillo dituzte,... ez baduzue uste,.. galdetu Emilio Salgariri.
Bloga oso polita da, segi ezazue itxas gustitatik zeharkatzen.
S.V
Bertan Pirata batek (SV) kontatzen digu Indiatik nabigatzen dabilela, eta dirudienez, pirata asko daudela itsaso guzti horietatik. Mapa honetan agertzen dira inguru horretan dauden herrialdeak:
Orain goazen Emilio Salgari-ri buruz hitzegitera.
Emilio Salgari |
AAk behin eta berriz kontatu digun bezala, Emilio Salgari idazle bat izan zen. Mundutik zehar ibili zen historia desberdinen bila, eta famatuak dira Asiaren ekialdetik egindako bidaiak (Borneo, Malasia eta India). Bertan asmatu zuen bere pertsonairik ospetsuena, Sandokán. Zenbait elaberri idatzi zituen pertsonai horrekin eta ospe eta nazioarteko errekonozimendua lortu zuen.
Eta orain dator muina...
Sandokán, gure moduko pirata bat da, hau dela eta SV-ek esan zigun Emiliori galdetzeko, honek asmatu baitzuen Sandokán, ekialdeko piratarik famatuena. Gu piratak garenez, eta Sandokán, be bai, SV-ek lotura literario bat utzi nahi izan zuen:
- SV Indian zegoen.
- Indiatik Sandokánen abenturak garatzen dira.
- Sandokán pirata da.
- Emilio Salgari Sandokán asmatu zuen
- Gu piratak gara
Bitxikeri moduan kontatuko dizuet 70-80. hamarkadan Sandokan izeneko TB telesail batek ospe handi lortu zuela gure inguruan. SVk, seguruenik ikusten zuen telesail hau eta horrexegaitik gogoratu zen Indiara joaterakoan.
Honen azpian ikus dezakezue Sandokanen bideo bat. Nahiz eta orain barregarria iruditu, bere garaian oso telesail bikaina zen. Urte asko igaro dira eta orain pixkat zahartsua emoten dau ezta?
Ala ba mariñelok, honekin bukatzen da AAri logura kendu dion gaia... eta justua da beraz, AAri nolabaiteko errekonozimendua ematea ezta?
Beraz, AA, zorionak, Txo izatea lortu duzu!!
Oso ondo A.A.
ResponderEliminarJak astelehenran indiako bi sorpresa eta txinako bat eramango ditut klasera.
ResponderEliminar