Kaixo Piratak!
Gaur, egunean zehar, zenbait trumoi entzun eta tximisti ikusi omen ditugu. Ez dugu ikasi zergaitik sortzen diren tximistak (DBHn ikasiko dugu eta), aldiz, trumoien zaratari buruz hitzegiten egon gara. Airea bapatean berotzerakoan, aire molekulek sortzen duten ondorio bat dela azaldu dugu. Bai trumoi zein tximisten arduraduna Cumulonombo izeneko hodei bildurgarri bat da, bere baitan haize bortitzak eta ura egoera solidoan baitauka.
Batzutan izotz zatitxo horiek lurrera jauzten dira, txingorra izeneko fenomeno meteorologiko bat sortuz. Gaur arratsaldeko hirurak aldera, honelako hodei batek hauxe utzi digu Ikastolako landa eta teilatuetan.
Harrigarria eta beldurgarria, benetan!
Hurremgo argazkian ikus daiteke zein izan den txingorra bota duen Cumulonimboa, AEMET-eko erradarraren irudia da hau:
Udazkeneko egun hauetan normala da fenomeno hau ikustea, eta baita ostadarra ere. Baten bat harrapatzen baduzue, atera kamera eta ia !aterropìxtaK-en jartzen dugun, bale?
Ala ba, mariñelok!
Nik egin dut 3500.garren sarrera jjj!!
ResponderEliminarHirugarren argazkia ezin da ikusi. Konpondu al zenuke, mesedez?
ResponderEliminarArgazki horrek kadukatu egin du!! AEMETen erradarrarena zen eta orain kendu dute...
ResponderEliminarEskerrik asko, dena den...