Atzo kontatu nizkizuen nobedadeen berri ematera noa. Batez ere gure eguneroko bizitza erreztera doazen neurriak dira, horregaitik danok ondo enteratzea komeni da.
Nire kortxoaren X-en kartelak aldatu ditut, eta berriztatu ditut. Horrela kartel batzuk fusionatu ditut eta beste batzuk berriak dira. Honela geratuko dira kartel berrien izenburak:
- Euskara: Euskararen erabilera gelan bultzatzeko (taldeka zaudetenetik, gero eta erdara gehigao entzuten ari da)
- Materiala: Hemen apuntatuko dugu materiala behar bezala ekartzen ez duena. Hau da, txirula, agenda, liburuak, koadernoak, bateria...
- Ardurak: Erantzunkizunarekin zerikusia duen edozein gauza apuntatuko dugu. Hau da, azterketa sinatuak, agenda sinatuak, norbere gelako betebeharrak...
- Arauak: Jarrerak, arauak betetzea, kaleratzeak...
- !aterropixtaK: Heman S bat jarriko dugu sarrera bat idazten duenari, eta iruzkin egokia idazten duenari: hauek gorriak ala urdinak izan daitezke (ortografiaren arabera...)
- Irakurketa fitxak: Hemen X bat jarriko diogu Irakurketa fitxa txarto egiten duenari. Hau da, zuzentzaileak atzera botatzerakoan.
- Positiboak/negatiboak: Hau betikolez erabiliko dugu.
- Etxerako lanak: Orain arte erabili dugun bezala erabiliko dugu. Irakurketak ere honetan apuntatuko dugu.
Kartel hauetan idazten ditugun gurutzeak, 2. ebaluazioaren bukaeran sinatu beharko dira,
PD: Sarrera hau gurasoek irakurtzea komeni da!
Ala ba!
PD: Sarrera hau gurasoek irakurtzea komeni da!
Ala ba!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!