2010/11/05

Pirata naiz, beraz programatzen badakit!

Kaixo Piratak!
Zer da software-a? Zer da programa bat? Zer da programazioa? Zer da instrukzio bat? eta baldintza? eta aldagaia? Galdera hauek erantzuteko programadorea izan behar zara. Baina, guk ez dugu denborarik, ezta gogorik ere... ezta?
Programadoreek softwarea egiten dute. Softwarea, guk egunero erabiltzen ditugu programa, aplikazio eta tresnak dira, adb.: OOo, Firefox, Ubuntu... baina baita Pac-Man, edo Magic-Pen. Programa horiek oso zailak eta konplexuak izan arren ez gara zertan Unibertsitatera joan behar programatze ikasteko. Scratch izeneko aplikazio bat badago non edozeinek programatzen ikas dezake. Scratch, multiplataforma da beraz, GNU/Linux, Windows edo MacOS-rentzako bertsioa deskargatu eta instala dezakezue.
Zertxo bait gehiago ikasi nahi baduzue laster-marketan jar ezazue hurrengo web orrialdearen esteka, eta bertatik hasita hacker batzuk izatera hel zaitezkete.



Hona hemen gau ikusitako bideoa! baina beste asko daude...



Hala ba, badaukazue trasteatzeko materiala.

Agur eta ondo pasa!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!