Kaixo Piratak!
Gaur hitzegingo dizuet irakurketari buruz. Ez noa azaltzera orain zein garrantzitsua den irakurketan abila izatea, ezta?
Beno... alde batetik, lexiko piloa hartzen da irakurtzen, eta baita gramatika bereganatzen da; baina, besteik irakurketak balio du ezagutza elkarbanatzeko. Hau da, nik dakidan zerbait zuek ikas dezakezue soilik nik idatzitakoa irakurtzen baduzue, eta noski, irakurtzen duzuena ondo ulertzen baduzue... horrela ikas ditzakezue gauza piloa. Eta ez nago hitzegiten zuen ikas-liburuetan agertzen diren gauzei buruz, baizik eta zuek jakin nahi duzuen edozein gauzari buruz.
Internet, gure altxorra da. Bertan edozein gaiari buruzko informazioa aurki daiteke. Eta "edozein" esaten dudanean esan nahi dut EDOZEIN. Tamalez ;-) batzutan gaztelaniaz aurkituko dituzue eta beste batzutan ingelesez... baina zorionez, ikastolan horrek hizkuntzak ondo menperatzen ikasten ari zarete, ezta?
Argi daukat ez badut ulertzen bertan agertzen dena, ezta?
Horretarako oso garrantzitsua da irakuketa abila izatea. Zuetariko baten batek esango du: baina... niri ez zait batere interesatzen Gon Jaunaren abenturak edota Eriniasen agertzen direnak ezta? Ba nik esan behar dizuet, elaberri sinple horiek testu aurreratuak ulertzeko balio dutela. HAsi behar da gauza sinpleetatik konplexuena ondo ulertzeko.
Dena den garrantzitsuena irakurtzea eta irakurtzea da, eta irakurri ondoren zer? ba... irakurri gehiago... "eta noiz bukatuko dugu?" Hau erreza da: inoiz.
Beraz, hau dela eta, nik ezdakitnikzenbat orrialde eskatzen dizkizuet, hori azken einean zuentzako da, zuen onurako, zuen irakurketa mailarako, zuen jakintzarako.
Baina aurten irakurtzearekin ez da nahikoa. Irakurketa fitxak bete behar dira. Eta ez hori bakarrik, besteek egindako fitxak zuzendu behar ditugu ere. Baina, nola zuzenduko ditut? Kontuan hartzen ia hutsune guztiak ondo beteta dauden, eta batez ere begiratzen zelan dagoen Laburpena. Laburpena zuzena izan behar da, bai ortografikoki zein gramatikalki. Hau da, zentzua izan behar du eta ulergarria izan behar da. Gutxienez 100 hitzetako laburpena izan behar da!
Ez baduzue argi nola eta nori eman behar diozuen zuen irakureta fitxa, edo ez badakizue nor den zuzentzailea, edo arduraduna, edo... honen ostean jarriko dizkizuet kortxoan dauden diagramak. Honela ez da inoiz aitxakirik egongo, ok?
Ala ba Piratak! hortxe doaz!
Maisu, eskerrik asko eskema horiek jartzeagatik!
ResponderEliminar