2010/11/24

Tapir Centroaméricano

Kaixo Piratak!

Oraindik harrituta nago zer nolako abiadurarekin aurkitu duzuen... badirudi IA-k asmatu duela. Amerikako Tapir-ari buruzkoa zen asmakizuna ezta, Txo?
Hona hemen aurkitu dudan argazkirik politena.
Wikipedian badago informazio makina bat honi buruz, eta honengaitik orain nire txanda da... (jejeje).
MG-k bota zigun erronka, eta hainbatek buruari, behintzat, eragin diozue honi buruz pentsatzen. Hauxe da orain nahi dudana:
MG, zuk euki duzunez ideia polit hau orain honi buruzko testutxo bat eskatzen dizut. Zer den, zelakoa den, ohiturak, bizimodua etab... Eta be bai gustatuko litzaiguke jakitea zer dela eta aukeratu duzun animalia hau Asmakizuna izeneko jarduera estreinatzeko.
Bestalde, IA, gure Asmakizunaren lehenengo garailea zarenez, Ingurumenan positibo bat irabazi duzu. Baina, batez ere, hurrengo Asmakizuna sortzeko eskubidea (eta derrigortasuna). MGk asteartean jarri zuenez hemendik aurrera ekintzaren izena Astearteetako Asmakizuna izango da. Beraz,datorren astearterako asmakizun bat prestatu beharko duzu (ez da zertan animaliei buruzkoa izan behar...).

Ala ba mariñelok...
Agur!

2 comentarios:

Hey Pirata!
Zaindu ortografia eta idazkera, eta izan zaitez adeitsua!