Zorionak JH! Uste nuen ez zenutela asmatuko, baina oker nengoen. Meritua ere IVrena da, pista handi bat eman zuelako. Ni geografiako asmakizun bat egin nahi nuen, asko gustatzen zaidalako geografia, eta zuei ez asko.
Ashakabat kapitala Asian dago, eta hiri musulman bat da. Bere herrialdea Turkmenistán da. Perses, “maitasunaren hiria” esan nahi du. Badago populazio handia, milloi baten inguruan, baina
asko igo egin du azken urteotan, 2001ean 695,300 pertsona zeuden bakarrik-eta. Hiri gaztea da, eta
ere oso polita, eraikin altu asko ditu, eta argiz beterik dago hiria. Ere hiru museo ditu Perses eta Parthia (Iranen iparraldean dagoen erregio bat, bere imperioa euki zuela), eta oso interesgarria izan litzateke.
Ez dakit gogoratzen duzuen, baina gabonetan egiteko gauzak proposatzeko esan nuenean, horietako bat lagun ezkutua egitea zen. Niri hori egitea gustatuko litzaidake. Orduan, eskatzen dizuet, mesedez, iruzkinetan bozkatzeko ia lagun ezkutura jolastu nahi duzuen edo ez. Baietz esaten baduzue, 5 euro baino gutxiagoko oparitxo bat erosi beharko zen. Soskatuko genuke nori oparitu eta azkenengo egunerako ekarri beharko zen, hau da, abenduak 23rako. Ni arduratuko naiz eta norbait gehiago lagundu nahi badit eskertuko nuke. Lehen bailehen erantzun, mesedez.
Kaixo maniñelok!
Nik, horenbeste barre egin te gero, Estreptokokoari buruz hitzegingo dizuet.
Estreptokokoa bakteria edo mikroorganismo zelulabakarra da. Hau da zelula bakarrez osatuta dago.
Begiekin ezin dugu ikusi, horregatik ikusi ahal izateko mikroskopioa behar dugu.
Gaixotasun ugari sortzen ditu, gehien bat eztarrian, eta sendatzeko amoxicilina eta penicilinaren deribatuak erabiltzen dira, medikamentu arinenak eta gogorrenak direlako hurarekin akabatzeko. Baina ni bezalako pertsona alergikoentzat oso arriskutsua da penicilina, horregatik beste medikamentu batzuk ere badadude. Adibidez: Cefuroxina eta Ceftriasona, baina oso motelak direnez niretzat estreptokokoa arin ez detektatzea oso arriskutsua da.
Mikroorganismo hau tolesteko gai da eta baita modu asexualean erreproduzitzeko.
Estreptokokoa, eztarrian dagoenean egiten duen gauza edo kaltea hau da: zuk jaten duzun janaria beretzat hartzen du, eta horregatik gero gosea eta eztarriko mina izaten duzu. Estreptokokoa zure janaria jatean indartsiuagoa egiten da, eta era berean zure gorputza ahultzen doa, horregatik askotan sukarra izaten duzu.
Saprofitoen familiakoa da eta ez dira mugitzen.
Estreptokokoak batzuetan faringean agertzen dira, hau faringitisa deritzo, beste batzuetan amigdaletan agertzen da eta hori amigdalitisa da.
Kaixo Piratak!
Bai, gure bizitza birtuala Escher-en irudian agertzen den modukoa bihurtu da. Batez ere wikia sortu dugunetik, pixkat korapilatsua izan da edukiak non dauden jakitea, ezta? Beraz, abisatu dudan moduan, gaur gure blogaren EUSKARA eta LENGUA orriak desagertu dira.
Non daude? bada, gure wiki berrian. Zergaitik? Bloga ez dalako danon artean editatzeko gunea. Blog bat batek idazten duen sarrera eskegitzeko tokia da, bai eta iruzkinen bidez gure eritzia emoteko gunea. Baina ez du balio gure artean editatzen egoteko, horretarako wikia dago. Honegaitik orrialde bi horiek orain, wikian daude lehen zuten eduki guztiekin. Kontuan hartu ez dugula ezer galdu... beno... egia esan orrialde horietako iruzkinak bai. Baina ez ziren oso garrantzitsuak, eta garrantzitsuak zirenak wikiaren barruan daude.
Bide batez ESTEKAK eta MUSIKA orrietan iruzkinak sartzea murriztu dut. EGUTEGIA orriaren sorreratik ezin izan da. Orain ezin izango da. Zergaitik? Erokeri bat delako zuen iruzkinen arrastoak jarraitzea. Hemendik aurrera iruzkinak sarreretan egongo dira, soilik sarreretan, ok?
Laburbilduz. Gure eguneroko bizitzaren berri jasotzeko: bloga. Baina, gelan landutakoaren edukiontzia: wikia. Eta Egutegia, bietan.
Ulertuta? Ba eskerrik asko zuen harreragatik eta hurrengorarte, piratak!
Kaixo Piratak!
Badakit ez dela ostirala, baina gura izan dot bideo hau txertatzea oso hunkigarria iruditu zaidalako. Munduko piratak gara eta aniztasunarekin bat gatoz!
Aste honetako larunbata eta igandea Ezkarayn eman dut. Ostiralean, arratsaldean, hara abiatu ginen eta gaueko hamarretan heldu ginen. Hurrengo egunean, goiz jaiki eta eskiatzeko pistetara abiatu ginen. Monitore batekin hasi nintzen eseak praktikatzeko, baina gero monitorerik gabe eskiatzen hasi nintzen. Bertan nire lagun batzuekin topo egin nuen, baina banekien etorriko zirela. Arratsaldean, bertako etxean elurrarekin gerrate bat egin genuen eta gero futbol partidu bat elurretan. Gauean ibilaldi bat egitera joan ginen eta bertako denda batean gozokiak erosi genituen. Igandean joango ginenez, irrikitan nengoen azkenengoz eskiatzeko, baina haize asko zegoenez, ez zituzten pistak ireki, horregatik, jatetxe batera jatera eta bertako frontoira jolastera joan ginen. Geroago martxatu ginen, baina, primeran pasatu genuen!
Sarrera honetan RSS eta Google Reader tresnari buruz hitzegingo dizuet.
Zer da RSS?
RSS teknologia bat da, nahi duzun web baten edo blog batean zer albiste dauden esaten dizuna eta horrela zure blogan edo web horretan eguneratuta egongo zara eta iruzkinetan zer jarri duten jakingo duzu.
Zer da Google Reader?
Google Readerrek RSSren bitartez datozkizun albiste guztiak gordetzen dizkizu eta horrela albiste zahar bat irakurri ahal izango duzu. Baina Google Readerrek albiste guztiak batzeko web edo blog horrek RSS ikonoa edui behar du.
Kaixo Piratak! Korreoak ditugunez, has gaitezke 2.0 tresnak erabiltzen. Ostiralean jarri nuen bideoan agertzen da zer den WIKI bat. Ez baduzue ulertu ikus ezazue berriz, hemendik aurrera behin eta berriz honi buruz hitzegiten egongo baikara! Gure Wikiaren helbidea oso erraza da: aterropixtak.wikispaces.com baina ez larritu, blogearen zutabean esteka zuzena jarri dut, eta Wikian blogera datorrena ere bai. Beraz batetik zein bestetik, arineketan saltatu ahal izango duzue.
Wikiaren erabilerari buruz hitzegingo dugu gelan, baina, laburbilduz Wikiak gure blogaren orriadeak ordezkatzen ditu. Bai hor goian dauden Euskara, Lengua, Estekak... orrialdeak ordezkatuko ditu. Ala ba, emoiozue begiradatxo bat gure wiki berriari, eta animo!
Zorionak AC, asmakizunaren irabazlea baitzara! Gainera, saiatzen lehenengoa eta azkena izan zara...
Niri dagokidanez, asmakizunaren erantzunaren deskribapena egin behar dut, hau da, Crestado Chinoarena.
Txakur honen hasiera Txina da. Bere pisua, normalean, 4,5 kg-takoa izaten da. Harrentzako neurri ideala 28-tik 33 cm-tarainokoa da eta emeentzako, 23-tik 30, 5 cm-tarainokoa.
ZORIONAK A.A!! Wollemia nobilisaren asmakizuna oso zaila zen eta!!
Wollemia nobilis oso zuhaitz arraroa da. Zuhaitz hau 1994 aurkitu zuten, bere orri fosilizatuen esker. Gaur egun 100 bakarrik daude. Beraren oskola txokolatezko burbuilak dituela dirudi eta bere hostoak eta enborrak iratzeen hostoen eta enborren itxura daukate. Zuhaitza 125 oineko altura euki ahal dezake.
Korreoak estreinatuko ditugunez, laister tresna 2.0-ak erabiltzen hasiko gara. Korreoa erabiltzen jakitea garrantzitsua da baina ez da 2.0.
Bideo honekin azaldu nahi dizuet zer den wiki bat. Wiki hitzak arin esan nahi du, Hawaieran horrela esaten baita. Arretaz ikus ezazue eta ez baduzue ondo ulertzen etengabe berrikusi, ondo ulertu arte!
Dagoeneko badaukagu ND-en hormirudia bukatuta. Honen ostean agertzen dira egin dituzuen zatien galeria bat.
Laister hormirudi osoaren argazkia ere jarriko dut, baina bitartean joan hauek ikusten. Pirata batzuen laguntza ezinbesteko izan zen orain irudi hauek hemen agertzeko, eskerrik asko moriñelok!
Hemen uzten dizkizuet egindako hormirudiak. Batzuk oso-oso ondo egon arren beste batzuen lana eskasa da. Nahiz eta erraza izan eta egun piloa erabili ekimen hau betetzeko, lan batzuen kalitatea ez dagokio seigarren mailako pirata bateri. Grrrrr!
Kaixo mariñelok!
Igandean familiarekin eta beste lagun batzuekin Donostian dagoen Kutxa Espaziora joan nintzen kotxez. Kotxean nengoela bertso bat egin nuen:
Nik Kutxaespaziora noa
han asko dibertizera,
Lagunekin joango naiz ni
jatetxera guk jatera,
Horren ondoren etxera bueltan
''Wii''arekin jolastera,
ta horrela bukatu da eguna
emoziozko eguna.
Kutxaespazioan gauza asko ikusi nituen ala nola hegaz zebilen iturria, simuladore bat, ispiluzko laberintoa,... eta beste gauza asko. Dibertigarriena simuladorea izan zen, han lau jesarleku zeuden eta aurrean pantaila erraldoi bat, horrela jesarlekuak mugituz eta pantailaren bidez auto batean zaudela pentsatzen duzula.
Eta horren ondoren bertsoak dioenez bazkaltzera gero ''Wii''ra jolasteko.
Oso igande ona pasatu genuen bai.
Benga mariñelok! Orain zuen txanda da eta iruzinetan pentsatzen duzuena jarri behar da! Animatu ikaskideok!
Ostiralean oso ondo pasatu genuen. Euskararen eguna izan zelako eta hori osapatu genuelako. Gainera mozorrotu ginen.
Lehenengoz, Jackek goiko bideoa jarri zigun. Gero marrubi bat margozten hasi ginen, alde bakoitzean lelo bana zituena. Horren ostean, "Kutsidazu bidea, Ixabel"pelikula ikusten hasi ginen herri kirolak egiteko momentua iritsi zen arte. Orduan kiroldegira abiatu ginen.
Gure gela bost taldetan banatuta genuen, bost pertsonatako taldeak ziren. Herri kirolak ez genituen oso ondo egin eta ez ziguten esan nork irabazi zuen, baina ondo pasatu genuen. Kiroldegitik irten ginenean Jackek bi phooning egin zizkigun eta patioan jolasten gelditu ginen.
Gero, gelan sartu eta marrubia margozten jarraitu genuen, baita ere postal bat egin genuen. Ingeleseko andereñoarekin abesti bat ikasten eta abesten hasi ginen. Honen ostean, bazkaltzera joan ginen.
Arratsaldean, gelara heltzerakoan, txokolate beroa eta bizkotxoak jan genituen. Zein goxoa! Azkenik, goizeko pelikula ikusten amaitu eta etxera joan ginen.
Beste egunean DBHko bigarren mailako mutiko batzuk Zientziaren astea dela eta esperimentu batzuk azaltzera etorri ziren:
Lehenengoan, ikusi genuen nola bi botilla elkar loturik eukinda eta horietako bat beterik egonda irabiatzen bagenituen eta buelta ematen bagenien tornado bat sortzen zela urak batetik bestera pasatzean.
Bigarrenenan, ikusi genuen nola puxika batzuk iletik igurtziz gero elektrizitate estatikoak kargatzen zituela eta puxika, ilean edo horman pegatuta geratzen zela.
Azkenik, bi botila zeuden, biak puxika batekin barruan, baina botila batek zulo bat zuen eta besteak ez, horregatik bi ikaskide puxikak puxtea agindu zutenean bakarrik batek lortu zuen. Honek zera esan nahi du, puxikak materia betetzen duela.
Egilea: Txo MG
2010/12/02
Kaixo mariñelok!
Irudian jartzen duen moduan, El Correo egunkariak lehiaketa bat proposatzen du. Lehiaketa hau ipuin bat idaztean datza eta gero jarriko dizuedan bezala, bi kategoria daudenez eta gurea B kategoria denez, 45 lerrokoa izan behar da. Irabaziz gero, PSP bat edo ordenagailu portatil bat lor daiteke.
Gure kasuan ordenagailu portatila, bi kategoria daudelako: kategoria A (9 urteraino, PSP bat irabizi daitekena) eta kategoria B (10-12 urterako, ordenagailu portatil bat irabazi daitekena), hau da, gure kategoria.
Premio horiez gain, ikastetxearen ekimenez parte hartzen baduzue, eguberrietako opari txiki bat eta 100 euroko txartel bat ikasmateriala erosteko irabaziko dugu. Informazio gehiago nahi baduzue estekahonetan sartu.
Ala mariñelok! Parte hartu eta zorte pixka batekin zerbait irabazi ahal izango duzue. :-)
Gaur konturatu naiz Fogonazos blogak zenbait eskubide babestuta zituela eta teorikoki ez genuela bere jabearen baimenik Tilacinoaren ariketa egiteko. Beraz, hartu dut korreoa eta zuzen-zuzenean hau idatzi diot:
Hola Antonio: Soy profesor de 6º de primaria en una Ikastola de Bizkaia. Entre otros proyectos estamos en esto de la Escuela 2.0 y hemos estrenado hace cosa de un mes un blog de aula. Te puedes imaginar de que va el rollo, pero el caso es que el otro día pillé tu artículo sobre el Tilacino. Como ya sabes de la afición de los niños a la fauna... pues se me ha ocurrido tomar prestado tu post en el blog, y usarlo en mi blog de aula. Simplemente mi idea era traducirlo al euskara de forma colaborativa y poner el resultado bilingüe en el blog. El motivo de este correo es simplemente pedirte permiso para realizar la actividad, y para insertar el texto y las imágenes en nuestro blog http://aterropixtak.blogspot.com/ Esperamos tu respuesta, y gracias por tu contribución. Borja del Río Rueda
Berak jarrian hauxe erantzun dit:
Hola Borja Para estas cosas, no hace falta pedor permiso. Me siento muy honrado. Ojalá os sea útil y despierte su interés, ya me contarás. Mil gracias por tu mensaje, me ha alegrado el día. :-) Saludos Antonio
Beraz bere baimena daukagu argazkiak eta testuak hartu eta eraldatzeko! Animo Piratak! Lanera!
Larunbatero futbol partida bat jokatzen dugu Lauro “B” taldekoek. Gure taldean jolasten dugunak hauek gara: BM, OM, EL, BL, AC, GF beste geletako batzuk eta ni.
Astrabuduako “B”-ren kontra jokatu dugu, haien zelaian izan da eta irabazi egin dugu, 2 eta 6. Beroketan Julen B-ri, nahigabe atzamarretan fisura bat egin diot, eta tamalez aste oso bat egon beharko da futbolean jokatu gabe.
Ni Julen B-ren ostean atezainik hoberena naizenez partida hau eta hurrengoa atezain postuan jokatu beharko dut.
BL-ek hiru gol sartu ditu, GF-ek gol bat, Imanol A-k beste bat eta azkenengo gola Ibon M-ek sartu zuen. Niri, zoritxarrez, bi gol sartu zizkidaten.
Jakin nahi baduzue non edo noiz jolasten dugun, web orrialde honetan ikus dezakezue:
Futbol 7 masculino jartzen duen tokian jaitsi fitxa eta hautatu liga Alevin B eta sartu egutegietan edo orduetan.
Kaixo Piratak!
Atzo kontatu nizkizuen nobedadeen berri ematera noa. Batez ere gure eguneroko bizitza erreztera doazen neurriak dira, horregaitik danok ondo enteratzea komeni da.
Nire kortxoaren X-en kartelak aldatu ditut, eta berriztatu ditut. Horrela kartel batzuk fusionatu ditut eta beste batzuk berriak dira. Honela geratuko dira kartel berrien izenburak:
Euskara: Euskararen erabilera gelan bultzatzeko (taldeka zaudetenetik, gero eta erdara gehigao entzuten ari da)
Materiala: Hemen apuntatuko dugu materiala behar bezala ekartzen ez duena. Hau da, txirula, agenda, liburuak, koadernoak, bateria...
Ardurak: Erantzunkizunarekin zerikusia duen edozein gauza apuntatuko dugu. Hau da, azterketa sinatuak, agenda sinatuak, norbere gelako betebeharrak...
Arauak: Jarrerak, arauak betetzea, kaleratzeak...
!aterropixtaK: Heman S bat jarriko dugu sarrera bat idazten duenari, eta iruzkin egokia idazten duenari: hauek gorriak ala urdinak izan daitezke (ortografiaren arabera...)
Irakurketa fitxak: Hemen X bat jarriko diogu Irakurketa fitxa txarto egiten duenari. Hau da, zuzentzaileak atzera botatzerakoan.
Positiboak/negatiboak: Hau betikolez erabiliko dugu.
Etxerako lanak: Orain arte erabili dugun bezala erabiliko dugu. Irakurketak ere honetan apuntatuko dugu.
Kartel hauetan idazten ditugun gurutzeak, 2. ebaluazioaren bukaeran sinatu beharko dira,
Tilazinoa, animalia bat da. Edo zen esan beharko genuke, gaur egun desagertutako espeziea baita. 1933an hil egin zen azkenenekoa Tasmaniako Hobart zooan.
Animalia honen bitxikeriak asko dira: batik bat otxoaren gorputza, tigrearen kapa, masailezur erraldoia eta azkenik marsupial haragijalea zela.
1973an esan zuten banako bat ikusia izan zela, bai eta bideoz grabatuta... baina ez ziren bere aztarnak aurkitu eta fake bat dela esaten da.
Oso era tamalgarrian hil egin zen tilazino hura. Ia nork asmatzen duen nola...
Jatorrizko informazioa Fogonazos blogatik atera dut. Ariketa bat proposatzen dizuet. Zuetariko bakoitzak itzultzen badu zati bat eta iruzkinetan idazten badu bere zatitxoa, danon artean eta lan gutxirekin artikulu osoa itzul dezakegu. Zelan ikusten duzue ideia? Egingo dugu?
Gabonak datozenez, Jacken baimenarekin, gauza bereziak egitea pentsatu dut. Horregaitik, iruzkinetan gabonetan egiteko edo apaintzeko ideiak zuek jartzea nahiko nuke. Horretarako, 25 iruzkin jarri, horrela aseguratuta dugulako zerbait egingo dugula.
Animalia hau aukeratu dut, asmakizun zail bat jarri nahi nuelako eta internet-en bilatu ostean animalien izen arraroak hori, polita iruditu zitzaidan.
Animalia honen izen arrunta Tapir Centroamericano da eta zientifikoa Tapirus Bairdii. Ugaztuna eta rinozeronteen familiakoa da. Mexikoko hegoaldean eta Ekuatorearen iparraldean bizi da. 2 edo 2,2 metroko luzera du eta 300Kg inguru pisatzen du. Marroia da eta bere muturra oso luzea da. Gauetan irteten dira gehienetan baina baita ere egunean zehar.
Benga mariñelok, ia zelan egiten duen hurrengo asmakizuna IAk!!
Pirata bat galtzea beti tristea da edozein tripulaziñorako... ezta? Pentsa dezagun bere singladura eta geurea elkar topatuko dutela hor nonbait... Gera gaitezen bere momenturik onenekin eta gure bihotz beltzetan gordeko ditugu, ok?
Gaur ataratako argazkia hau izan da, baina beste asko atara ahal izan ditugu...
Besterik gabe, Mario, agur eta zorte on bihotzez...
Jack Sparrow eta Perla Beltzaren tripulazioren partez.
Nire aita ikastolara etorri zen nire bila laurak eta laurdenetan. Bidaian euria egin zuen eta asko tardatu genuen Madrilen dagoen Leganes izeneko herriraino heltzen. Bertan nire gurasoen lagunen etxea dago eta han egon ginen asteburua pasatzen.
Larunbatean antzokira joan ginen La venganza de Don Mendo ikustera. Asko gustatu zitzaidan komikoa zelako. Nire aita eta biok barregura itzela eduki genuen.
Domekan Tutancamonen esposiziora joan ginen eta argazkiak atera genituen. Bazenekiten Tutankamonlehen Tutancaton deitzen zela eta 18 urtekin il zela infexio bategatik? Bukatu genuenean merkatal zentro batera joan ginen jatera.
Astelehena azkenengo eguna zenez nire ama eta bere lagunak, , Las Rozasera joan ziren baina gizonezkoek ez genuen nahi, oso aspergarria delako arropak dendaz denda begiratzen egotea. Baina azkenean oso temati jarri ziren eta joan behar izan ginen.
Ederto pasatu genuen eta irriketan nago Madrilera berriz bueltatzeko.
Dena hasi zen egun on batean. Zortziretan esnatu nintzen eta gosaldu nuen. Gero jantzi nintzen eta Butronera joan nintze nire zaldia ban batean kaegatzera eta horren ondoren Laukinizera abiatu ginen(hor txapelketa ospatzen zen).Hondoren zaldia banetik jaitzi genuen eta leku baten lotu genuen.
Orain dena hasten zen.Lehenengo gure maisuarekin pista ikustera joan ginen ikusteko zer motatako ibilbidea egin behar genuen salto egiten.Niretzat oso erraza zen eta hori dena egin ondoren nire amak eta nik zaldia preparatu genuen. Gero berotzeko pistara joan nintzen eta han salto batzuk eman nituen eta gero txapelketako pistara joan nintzen. Han nire taldekide eta gurasoak amimatzen zidaten ondo egiteko eta oso ondo egin nuen. Hamabost minutu geroago emaitzak eman zituzten eta ni lehenengo postuan geratu nintzen. Eta horrela geratu nintzen Euskadiko txapelduna.
Kaixo Piratak!
Berandu da eta ohera joan behar dut, baina haztu baino lehen, gaur azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako eguna da.
Ordizian dagoen Jakintza Ikastolakoek bideo hau egin dute Lengua Castellanaren arloaren barruan, oso adierazgarria iruditu zait.
¡Corrígelo, suspéndelo!
Ala lagunok, eta gaur bereziki, gure neskeentzako zuzenduta,
Agur!
Kaixo Piratak!
Gaur bideo hau ikusi dut. Badakit ez dela ostirala eta bideoak ostiraletan jartzen ditudala, baina kontuan hartuta Ingurumeneko azterketa ostiralean dekozuela, pentsatu dut pixkat flipatzeko interesgarria dela.
Bideoan ikusten da Frantzian egin duten eguzki-labe bat. Informazioa Fogonazos blog-etik jaso dut. Hau da: Lo que vais a ver a continuación es una prueba realizada en un "horno solar" al sur de Francia (probablemente el de Odeillo). En estas instalaciones se utilizan diversos paneles para hacer converger los rayos de sol y obtener energía. Ese rayo convergente, como veréis a continuación, es capaz de fundir el metal y la roca. Atentos:
Benga Piratak, animo, laister azterketa amaitzen dira!!
Oraindik harrituta nago zer nolako abiadurarekin aurkitu duzuen... badirudi IA-k asmatu duela. Amerikako Tapir-ari buruzkoa zen asmakizuna ezta, Txo?
Hona hemen aurkitu dudan argazkirik politena.
Wikipedian badago informazio makina bat honi buruz, eta honengaitik orain nire txanda da... (jejeje).
MG-k bota zigun erronka, eta hainbatek buruari, behintzat, eragin diozue honi buruz pentsatzen. Hauxe da orain nahi dudana:
MG, zuk euki duzunez ideia polit hau orain honi buruzko testutxo bat eskatzen dizut. Zer den, zelakoa den, ohiturak, bizimodua etab... Eta be bai gustatuko litzaiguke jakitea zer dela eta aukeratu duzun animalia hau Asmakizuna izeneko jarduera estreinatzeko.
Bestalde, IA, gure Asmakizunaren lehenengo garailea zarenez, Ingurumenan positibo bat irabazi duzu. Baina, batez ere, hurrengo Asmakizuna sortzeko eskubidea (eta derrigortasuna). MGk asteartean jarri zuenez hemendik aurrera ekintzaren izena Astearteetako Asmakizuna izango da. Beraz,datorren astearterako asmakizun bat prestatu beharko duzu (ez da zertan animaliei buruzkoa izan behar...).
Gaur, txangoan Arte Ederretako Museora joan gara. Hamarrak aldera autobuserantza irten gara eta bidaian, Jack-ek mikrofonoarekin jolastu eta gauzak azaldu dizkigu. Hara heltzerakoan txamarrak kaxa huandi batean utzi ditugu eta bi taldetan banatu gara. Bat Inmarekin joan da eta bestea Sparrow-rekin. Museoan dauden koadro batzuk ikusi ditugu eta Sparrow-ek erabakitako koadroetan fijatu gara eta hausnarketa egin dugu, lan bat egin behar baitugu. Bukatu dugunean, kanpora joan eta argazki batzuk atera ditugu. Jack-ek azaldu digu nola egiten den Phooningeta horrela bi argazki egin ditugu.
Phoonein museoan
Phooning museoan
Ekipooooo!!
Txo MG
Jack says: Ausartzen gara, danon artean, Phoons-en orriaren itzulpena euskaraz? Ea, erabaki iruzkinetan eta gehiengoak nahi badu, egingo dugu!
Asmakizun bat jarriko dizuet ia nork asmatzen duen. Agian Jack- ekin adostu ahal dut positibo jartzeko! Honako hauek dira asmakizunaren pistak eta bere izen zientifikoa eta komuna asmatu behar duzue, horretarako internet-en bilatu behar duzue.
Animalia da.
Bere izen arrunta bi hitz dira: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ ( 5 eta 15 hizkitakoak)
Bere izen zientifikoa bi hitz dira: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ (7 eta 7 hizkitakoak)
Ugaztuna da.
Rinozeronteen familiakoak dira.
Mexikoko hegoaldean eta ekuatorearen iparraldean bizi dira.
Kaixo Piratak! Oraingoz hau dira sortutako bertsoak. Animatu zaitezte eta iruzkinetan gehiago jarrri edo esan bietako zein nahiago duzuen, horrela denon artean kantatzeko. Hauek dira:
Maisu gaztea eta jatorra ibili da praktiketan baina oraintxe martxatuko da ikastera klaseetan. Merendola bat ospatzera goaz malkoekin begietan agur esan beharko diogu beti gure gogoetan.
Bertsoaren egilea: AA
Praktiketetan ibili den bat da Mario gure klasean laguntzen eta azaltzen digu bai guri ikasketetan Oso jatorra eta zintzoa da baita agurtzerakoan guztiok ibiliko gara bai negarrez be komunean
Kaixo Piratak!
Tamalez, ostiral honetan, gure artean egon izan den mariñel bat gure itsasontzia utziko du. Bere bizitza beste hildotik abiatuko da hemendik aurrera, eta ez da gure Perla Beltzan egongo. Izan daiteke gure piraten ibilbideak berriz ere elkar gurutzatzea, hegoaldeko itsasoetatik, bestelako abenturaren baten, edo Morrisonen Tabernan.
Bere azken eguna pixkat berezia izateko, parranda txiki bat ospatzea pentsatu dut, zer dertizozue?
Pentsatu dudana Perla Beltzaren kubierta nagusian, kanoiak eta bestelakoak baztertuz, askari mundiala prestatzea da. Horretarako zuetariko bakoitzak zerbait ekarri beharko du. Kontuan hartu ez dugula barkua goraino bete behar, beraz, ez ekarri mila milioi tona. Nahikoa da 2 eurorekin eros daitekenarekin, ezta?
Gauzak birritan ez ekartzeko hurrengo zerrendatik aukeratzen joan, iruzkinetan adierazi eta nik (edo Txoek) zerrenda gaurkotzen joango gara.
Dena den, saiatuko gara gure sekretu hau mantentzen, ok?
Ah! eta gure pirata bertsolariren batek momentu horretarako koplaren bat prestatzen badu, seguru nago hunkituko dugula! Idatzi bertso horiek iruzkinetan eta ia baten bat danok ikasten dugun berari eskeintzeko bale?
Ekarri behar diren gauzak:
Plastikozko edalontziak (25) - XB
Plastikozko platerrak (25) - MA
Paperezko ahozapiak (100) - MG
Cocacola (2 l.) - BL
Kas Limón (2 l.)
Kas Laranja (2 l.) - MC
Doneteak - SG
Doneteak -OM
Filipinoak - JH
Filipinoak - AR
Cheetos - MU
Cheetos - ND
Doritos - CG
Doritos - JP
Kakaueteak - AC
Olibak - IA
Pajitak - PM
Pajitak
Pelotazos - AA
Pelotazos - BM
Patata normalak (matutano) - IV
Chasquis - JT
Chasquis - AG
Risquetos - IE
Risquetos
Iruzkinetan esan zer aukeratzen duzun, eta zure erantzunkizuna da ostiralean ekartzea. Lehenbailehen aukeratu!
Kaixo Piratak!
Dagoeneko "Estekak" orrialdean Irakurketa Fitxaren fitxategia berriz jarri dut. Oraingoan .doc formatuan. Deskarga dezakezue eta erabili gure irakurketa fitxak egiteko. Gogoratu OpenOfficek .doc formatodun fitxategiak edita ditzakela baina ez .docx (Microsoft Office 2007 eta 2010) formatodunak.
Gogoratzen dizuet egunero 15 minutu dauzkazuela fitxak gelan egiteko, baina bereziki gomendatzen dizuet etxean egitea, ostiral honetan berriz irakurketaren nota hartuko dut eta.
Ala ba mariñelok aurrera!
Uf! Ia-ia barikua bukatu da eta oraindik bideoa jarri barik.
Aste honetako Ostiraleko Bideoa oso hunkigarria iruditzen zait. Bertan gure nortasun digitalari buruzko oinarrizko jokabideei buruz hitzegiten da.
Ia zelako iruzkinak botatzen dizkidazuen, bale?
Beste barik mariñelok, ondo pasa asteburua, eta ikasi asko, ok?
Kaixo Piratak!
Aste honetan jaso genuen gutun misteriotsua hau izan zen:
Kaixo Piratillak!!
Indiatik agur bero bat... hemendik ere, pirata pillo dituzte,... ez baduzue uste,.. galdetu Emilio Salgariri.
Bloga oso polita da, segi ezazue itxas gustitatik zeharkatzen.
S.V
Bertan Pirata batek (SV) kontatzen digu Indiatik nabigatzen dabilela, eta dirudienez, pirata asko daudela itsaso guzti horietatik. Mapa honetan agertzen dira inguru horretan dauden herrialdeak:
Orain goazen Emilio Salgari-ri buruz hitzegitera.
Emilio Salgari
AAk behin eta berriz kontatu digun bezala, Emilio Salgari idazle bat izan zen. Mundutik zehar ibili zen historia desberdinen bila, eta famatuak dira Asiaren ekialdetik egindako bidaiak (Borneo, Malasia eta India). Bertan asmatu zuen bere pertsonairik ospetsuena, Sandokán. Zenbait elaberri idatzi zituen pertsonai horrekin eta ospe eta nazioarteko errekonozimendua lortu zuen.
Eta orain dator muina...
Sandokán, gure moduko pirata bat da, hau dela eta SV-ek esan zigun Emiliori galdetzeko, honek asmatu baitzuen Sandokán, ekialdeko piratarik famatuena. Gu piratak garenez, eta Sandokán, be bai, SV-ek lotura literario bat utzi nahi izan zuen:
SV Indian zegoen.
Indiatik Sandokánen abenturak garatzen dira.
Sandokán pirata da.
Emilio Salgari Sandokán asmatu zuen
Gu piratak gara
Bitxikeri moduan kontatuko dizuet 70-80. hamarkadan Sandokan izeneko TB telesail batek ospe handi lortu zuela gure inguruan. SVk, seguruenik ikusten zuen telesail hau eta horrexegaitik gogoratu zen Indiara joaterakoan.
Honen azpian ikus dezakezue Sandokanen bideo bat. Nahiz eta orain barregarria iruditu, bere garaian oso telesail bikaina zen. Urte asko igaro dira eta orain pixkat zahartsua emoten dau ezta?
Ala ba mariñelok, honekin bukatzen da AAri logura kendu dion gaia... eta justua da beraz, AAri nolabaiteko errekonozimendua ematea ezta?
Atzo, Lenguan "Luna de miel" espresiñoa agertu zen eta nondik datorren ez genekien. Gure tripulazio oso abila da eta MG-k topatu du espresiño horren zergaitia.
"Luna de miel significa: primer mes (y por tanto la primera luna) y también se dice que durante este periodo era costumbre que los novios tomasen hidromiel (por eso lo de la luna de "miel"), bebida que supuestamente aumentaba la fertilidad, así como las probabilidades de engendrar un hijo varón.
Eskerrik asko, MG! Irabazi duzu TXO/ÑO izateko eskubidea! (ez bazarete enteratu oraindik, Txo edo Ñoek !aterropixtaK-en idazteko ahalmena dute)... Beraz zorionak MG!
Euskara alorrean Altxorra gaurkotu dugu! ND eta MG-ri esker onak eman behar dizkiezue, bale?
Oraingoa 3 eta 4. gaiako guztia bat egin dugu eta arloka sailaktuta agertzen da, bale?
Datorren astean, azaroak 25, Emakumeen Bortxakeriaren aurkako eguna ospatzen da. Badakizue gaur egun, oraindik ere, emakumeek jasten dituztela gizonezkoen aldetik hainbat eraso. Guk ere, eskola eremuan inoiz honen moduko gertaerak ikusten baditugu, salatu behar ditugu.
Bortxakeri hori ez da zertan fisikoa izan behar mehatxu bat, edo irain bat ere bortxakeria da. Beraz inoiz mutil bat bere indarrez baliatzen bada, neska bat erasotzeko, salatu!!
Ikus ezazue bideo hau eta ez geratu esten esaten duenarekin baizik eta esan nahi duenarekin.
Gaur ostirala da eta bideo bat jarriko dizuet. Aste honetan ciclogénesis explosiva baten ondorioak pairatu ditugu gure kostaldeetan. Europako iparraldean hemengoak baino ondorio larriagoak izan dituzte, baina nire bideoan agertzen den moduan batzuetan istripua gure eskuetan dago.
Gaur, egunean zehar, zenbait trumoi entzun eta tximisti ikusi omen ditugu. Ez dugu ikasi zergaitik sortzen diren tximistak (DBHn ikasiko dugu eta), aldiz, trumoien zaratari buruz hitzegiten egon gara. Airea bapatean berotzerakoan, aire molekulek sortzen duten ondorio bat dela azaldu dugu. Bai trumoi zein tximisten arduraduna Cumulonombo izeneko hodei bildurgarri bat da, bere baitan haize bortitzak eta ura egoera solidoan baitauka.
Batzutan izotz zatitxo horiek lurrera jauzten dira, txingorra izeneko fenomeno meteorologiko bat sortuz. Gaur arratsaldeko hirurak aldera, honelako hodei batek hauxe utzi digu Ikastolako landa eta teilatuetan.
Harrigarria eta beldurgarria, benetan!
Hurremgo argazkian ikus daiteke zein izan den txingorra bota duen Cumulonimboa, AEMET-eko erradarraren irudia da hau:
Udazkeneko egun hauetan normala da fenomeno hau ikustea, eta baita ostadarra ere. Baten bat harrapatzen baduzue, atera kamera eta ia !aterropìxtaK-en jartzen dugun, bale?
Hona hemen Lauroko ikasle batxzuk egindako Lipdub-a. Ez badakizue zer den hau, klikatu hemen. Badirudi, Espejora joan zirela, eta bertan sortutako ideia bat izan zela.
Polita ezta? Ia inor ezagutzen duzuen.
Gaur gelan egindako galdeketaren emaitzak hauek izan dira.
Ikusten denez jakinmina izan duzue, eta inoiz ere zerbitzu horiek erabiltzeko ekimena ere izan duzue. Baina sarritan erabiltzea beste gauza bat da, hamaika pertsonek erabiltzen baitute.
Galdeketa honetatik ez ditugu ondoriorik atera behar. Galdeketa sinple bat izan da eta.
Eskerrik asko, mariñelok!
Dagoeneko badago kortxoan jarrita gure Eguzki Siteman dauden planeten izenak, diametroak (Km), eta lurrerainoko distantziak (Km).
Orain datu horiek Openoffice-ko Calc orrialde batean kopiatu behar dituzue sarrera biko taula osotuz (ikus irudia). Taula horretan agertzen diren elementuak hauek izango dira:
Lehenengo zutabean, planeten izenak, eta lehenengo errendan hurrengo datuak: Diametroa, eta Lurrerainoko benetako distantzia.
Taula sortu, bete eta formatoa eman. Ondoren gorde zuen [home] karpetan.